CUCA ROSETAk “Luz de Natal” gabon kantuez osatutako izeneko diskoa argitaratu du

2018ko Urriak 30

Ziur aski, diskografia arloan urteko sorpresarik handiena izan da edo, behintzat,  hobeto  gorde den sekretuetariko bat. Cuca Rosetak Gabon kantuetan oinarritutako diskoa argitaratu du.

Cuca Rosetak betidanik izan duen ametsa izan da, Eguberrietako abesti ezagunenak abestu eta grabatzearena. Zentzu horretan, Gabonetako gaian bere osatasunean oinarritutako lana argitaratu duen Portugaleko lehen artistan bihurtu da.  Bere errepertorioan, besteak beste, “White Christmas” eta  “I´ll be Home For Christmas” izeneko abesti ezagunez gain, Gounot-en “Avé María” eta Franz Schubert-ena jaso ditu ere.

Beste behin ere , Fadoko abeslariak bere “zigilu” pertsonala utzi du disko berri honetan. Cuca Roseta, portugesez abestutako ondoko bertsioen egilea da: ‘Hark the Harold’, ‘Estamos Quase no Natal’ izenarekin; ‘Jingle Bell Rocks’, ‘Sai Lá Fora’ izenburuarekin;  ‘Winter Wonderland’, ‘Toca o Sino’ izenburuarekin, eta ‘The First Noel’, ‘Nasceu o Amor’ izenburupean.

Oraingo honetan Cuca Roseta bere “Luz natal” izeneko lanarekin dator, bere “Gabonetako Argiarekin”.

Partaide egin

Cuca Roseta beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados