Bixente Martinezek Getxon eta Zarautzen aurkeztuko du bere disko berria 

2021ko Irailak 29

Bixente Martinez gitarristak bere lehen bakarkako lana aurkeztuko du ostiral honetan, urriaren 1ean. Txoria buruan eta ibili munduan izeneko disko berriaren oinarria Oskorriren errepertorio mitikoa izango da eta Elkar disketxearen zigilupean argitaratuko da.

Lan berria aurkezteko ikuskizun eder batekin dator Martinez eta lehen bi hitzorduak Getxon eta Zarautzen izango dira. Lehen emanaldia, hain zuzen ere, Getxoko Muxikebarri aretoan izango da igande honetan 19:00etan, eta bigarrena, berriz, Zarauzko Modelo Aretoan, datorren urriaren 15ean.

Getxoko kontzerturako sarrerak esteka honetan eskuratu daitezke. Zarauzko saiorako sarrerak, aldiz, bihar bertan jarriko dira salgai.

Ikuskizun berri honetan Bixente Martinez musikariak Oskorriren kantuei begirada berri bat eskainiko dio musikaren eta dantzaren bitartez, eta berarekin batera Haatik Konpainiako Leire Romero eta Aimar Odriozola dantzariak izango dira oholtza gainean. Ikuskizuna aurkezteko, teaser bat prestatu dugu (esteka behean).

Oskorriren errepertoriotik ateratako kantuak bere barruko esentziarekin biluztuak izan dira, ondoren modu libre eta berri batean birmoldatuak izateko. Disko honetan gitarra ezberdinak erabili ditu artistak, akustikoak eta elektrikoak, baita loopak eta bestelako efektu ezberdinak ere.

Udazken honetako nahiz hurrengo urterako kontratazioa zabalik dago.

Partaide egin

Bixente Martinezek Getxon eta Zarautzen aurkeztuko du bere disko berria  beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados