Cuca Roseta fadoaren ahots berria da. Unibertsala, oso ondo zainduta eta guztir harrigarria den fadoaren errealitate berria.

Bere lehen bakarkako lanak, bera baino borondate handiko pertsona baten historia laburtbiltzen du. Itxaron jakin ahal zuena. Bere garaian Portugaleko musika modernoaren adibide izan zen talde batetan parte hartu bazuen ere, Cuca Rosetak beti jakin zuen fadoan aurkituko zuela bere lekua. Bakarrik une onena itxaron zuen, konplize egokiak.

Eta gertatu zen. Gustavo Santaolalla (beregain bi Oscar ditu “Babel” eta “Brokeback Mountain” filmeen soinu-bandengatik) musikaria, musikagile eta ekoizlearekin izan zuen ezusteko topaketa baten ondorioz, “erromantze musikal” hau jaio zen, astista beraren esanetan.

Santaolalla liluratuta geratu zen Cucaren emanaldiarekin eta hizkuntzak, zein mugak ezagutzen ez dituen arimaren unibertsaltasuna somatu zuen fadistaren ahotsan. Esakintza berehala etorri zen eta Santaolallak egindako proposamena xumea, baina anbizio handikoa izan zen: Cuca Roseta den ahotsa, artista eta pertsona munduari ezagutaraztea. Horrela jaio zen Cuca Rosetaren lehen diska.

Emaitza, “Rua do Capéalo” edo “Marcha de Santo António” bezalako klasikoak, zein  “Porque Voltas De Que Lei” (Amalia Rodriguesen letrekin) eta “Maré Viva” (Rosa Lobato Fariaren olerkiarekin) bezalako abestiak jasotzen dituen lana, benetazko zaletasun baten islada direnak. “Homem Português” eta “Nos Teus Braços” izeneko abestiek, berriz, bere letrak lantzen dituen artista baten balio erantsia ere aurkezten dute.

Cuca Rosetak jakin badaki bere patua jarraitu zuela eta hori da, hain zuzen ere, publikoarekin partekatu nahi duena, benetazko modu batetan, naturaltasun osoz eta hain pertsonala den ahots timbrearekin.

Bere azken lana “Luz”, fadistaren gaitasuna zein ahotsa izugarria aurkezten duen diska erakargarria da. Cuca Rosetaren hitzetan, “fadoak bizitzaren inguruko hausnarketara eramaten gaituen barneko argia dakar askotan”. Estudioko laugarrena eta artistaren diskarik pertsonalena da.