Carolina Vieira

Klarinetak eta pianoak piztu zuten Carolina Vieirak musikarekiko duen pasioa.

1999.urtean, 10 urte besterik ez zituela, San Miguel herriko Musika Eskolan hasi zituen bere ikasketak, Azoreseko irlan. Hortik aurrera, musikarekiko duen harremana geldiezina izan da, interpretatzaile, abeslari eta musikagile bezala. Klarinetista bezala ibili zen Unión y Amistad Filarmonika Bandan eta musikagile moduan, zenbait abesti original aurkeztu zituen herri festibaletan eta Abeslari Txikien lehiaketara.

Aurrerago, abeslari bezala, musika talde ezberdinekin izan zuen harremana eta “Addictive” rock taldea eta guzti jarri zuen martxan. Talde horrekin, hain zuzen ere, Azoreseko irlan hainbat kontzertu eskaini zituen eta gaur egun oholtzaren gainean mugitzeko duen trebetasuna ere lortu zuen. 2008.urtean, Luis Gil Bettencourt-ekin batera bi abesti grabatu zituen eta, urte bat geroxeago, Luis Alberto Bettencourt-en “Perfume de las Islas” diskako “Mañaa de Miel” abestiari ahotsa jarri zion.

2009.urtean, hain zuzen ere, Carolina Vieirak sekulako aldaketa eman zion bere ibilbideari eta Bragançako Goi Mailako Hezkuntza Eskolan sartu zen. Bertan, “SerClave” korua sortu zuen eskolako ikasleekin eta Braganzako AECSen musika klaseak eskaini zituen. Han ezagutu zituen Miguel Moita-Fernandes eta Yazalde Afonso musikariak eta horrela bihurtu zen beraien “Lacre” izeneko taldearen abeslarian. Hirukotere, Igor Ferreira eta Rómulo Ferreiral batu ziren eta guztiek “Lacre” garrantzi handiko taldean bihurtu zuten. Zenbait CD kaleratu zituzten eta Portugalen zein atzerrian kontzertu ugari eskaini zituzten.

Baina Carolina Vieirari erronka eta proiektu berriak  gustatzen zaizkio eta egonezi horrek bultzatuta, hain zuzen ere, 2017an bere bakarbako ibilibideari hasiera eman zio. “Desafios” da, hain zuzen ere, bere bakarkako lehen diskaren izena. Bere lan horretan, Carolina Zeca Medeirosek eskainitako “Toada do Sol“ abestiaren musikagile zein egile bezala ere bermatu egin da. Diska osoan zehar, Carolina Vieirak bere ibilbidean zehar bizi izandako bizipenak jasotzen dira, beti ere Azores irla oinarritzat hartuta , bere esanetan, “beti hor dagoen portu segurua da“. Berak horrela definitzen du irla horrekiko duen sentimendua: azoreko hegalekin bidaiatzen dut. Nire bularrak nirekin beti daraman irla horren koloreak isladatzen ditu“

 

 

 

 

2018-05-30T12:29:51+00:003 Maiatza, 2018|