Anne Etchegoyen eta Itziar Ituñok “No es no” abestuko dute larunbatean Basaurin

2021ko Martxoak 11

Anne Etchegoyen “Emazte” diskoa aurkezten dabil egunotan Euskal Herrian zehar eta larunbat honetan, martxoaren 13an, Basauriko Social Antzokian izango da kontzertua eskaintzen, arratsaldeko 19:00etan. Oraingo honetan, gainera, luxuzko gonbidatu bat izango da berarekin: Itziar Ituño aktore ezaguna.

Elkarrekin grabatutako “Ez da ez” abestuko dute Basauriko kontzertuan, hain zuzen ere, aktorearen herrian, eta martxoaren 8a, Emakumearen Eguna, ospatu berri dugun honetan, emakumeen ereserkia bilakatu daitekeen kantuaz zuzenean gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

“Ez da ez” kantuaz gain, “Emazte” diskoa osatzen duten beste kantuak interpretatuko ditu artistak. Gainera, Itziar Ituñoren presentziaz gain, azpimarratzekoa da Les Voix Basques abesbatzaren ahots eztiek kolore berezia emango diotela emanaldiari.

Ekitaldirako sarrerak hemen eskuratu daitezke.

Partaide egin

Anne Etchegoyen beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados