Anne Etchegoyenek Donostian eta Basaurin ekingo dio 2021 birari

2021ko Urtarrilak 21

Anne Etchegoyen autore, interprete, konposatzailea eta ekoizleak indarrez ekingo dio 2021 urteari eta bi kontzertu berri eskainiko ditu “Emazte”, bere azken diskoa, aurkezteko. Donostiak eta Basaurik hartuko dituzte bi emanaldiak; otsailaren 19an eta martxoaren 13an, hurrenez hurren.

Bi emanaldi hauei esker, ahots ezti eta garbi batez gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Euskal emakumeen artean erreferentzia den artistak emakumeei omenaldi berezia egiten die disko honetan aurki daitezkeen 10 kantuen bitartez; besteak beste, “Ixilik”, “No pasarán” eta “No es no (Ez da ez)”.

2021eko lehen hitzordua Gipuzkoako hiriburuan izango da, hain zuzen ere, Lugaritzeko Kultur Etxean, otsailaren 19an arratsaldeko 19:00etan. Bigarren kontzertua, berriz, martxoaren 13an ospatuko da Basauriko Social Antzokian, 19:00etan.

Unibertso musikal folkloriko honetan artistaren esentzia erakusten digu: mundura irekita dagoen emakume euskaldun bat, askea, ama eta abeslaria, gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasunaren alde egiten duena.

Partaide egin

Anne Etchegoyen beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados