Álvaro Soler, Donostiako Aste Nagusiko kontzertu nagusia

2018ko Ekainak 18

Álvaro Soler Donostian izango da Aste Nagusiko “egun handian”: Abuztuaren 15ean, hain zuzen ere. Sagueseko eszenatokian eskainiko du kontzertua gaueko 23:45etan eta, bertan, irailean kaleratuko duen “Mar de Colores” bere bigarren diskaren aurrerapena egingo du. Besteak beste, “La Cintura” izeneko bere bigarren diska honen single arrakastatsua abestuko du.

Abesti honek, “Eterno Agosto” izeneko bere lehen diskaren “Sofía”, El mismo sol” eta “Yon contigo, Tú conmigo” abestien ibilibide arrakastatsua darama, horiekin Urrezko, Platinozko zein Diamantezko 30 diska baino gehiago jaso bait ditu mundu osoan. Alemanian bizi den artista katalana, izugarrizko fenomeno musikalean bilakatu zen aipatutako abesti horiekin. Jennifer Lópezek ere berarekin harremanetan jarri zen “El mismo sol” abestiaren bertsio berezia grabatzeko.

Álvaro Soler “Latin American Music Awards” sarietan hirui aldiz izendatuta izan da, bere abestiak 400 miloi aldiz baino gehiagotan entzun dira Sopify-en mundo osoan eta, egunero, bere milioi t ´erdi pertsona baino gehiagok, bere Youtubeko kanala jarraitzen dute.

Aukera ezinhobea Donostiako Aste Nagusian gozatzeko eta ongi pasatzeko.

Partaide egin

Álvaro Soler, Donostiako Aste Nagusiko kontzertu nagusia beste kontzertuak

De momento, este artista no tiene más conciertos programados