Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
ZUHAINPEKO SOINUAK emanaldia MADRILERA iritsiko da lehen aldiz
2018ko Urtarrilak 16
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

Madrilgo Conde Duque Kultur Zentroa, ZUHAINPEKO SOINUAK-Ahozko Transmisioaren eszenatokian bihurtuko da maiatzaren 11an. Kontzertua, LaborArte 2018 zikloaren barruan ospatuko da eta, honek, ikuskizunaren aurkezpena Estatu mailan suposatuko du.


Syntoramak ekoiztutako ZUHAINPEKO SOINUAK-Ahozko Transmisioa ikuskizunean, transmisioaren idea nabarmentzen da. Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Zuberoako musikaren adierazgarri nagusiak diren Jean Mixel Bedaxagar eta Mitxel Etxekopar ikusiko ditugu agertokian, euskal herri musikaren erreferenteetako bat den Juan Mari Beltranekin batera. Haien ondoan, melodia berriak sortuz, Mathieu Mendizabal, Sacga Standen, Pierre Vissler, Maider Ansa, Ander Barrenetxea eta Aitor Beltran arituko dira, beren sustrai tradizionaletan oinarrituz.


Abestiak, dantza, Naiel Ibarrolaren irudi ziragarriak eta argi-joko ikusgarria lagun, haiekin batera biziko gara, egunak gauari ilunabarreko argi misterotsuaz agur egiten dion une magiko horretan. Ingurune naturala birsortu dute Mireia Gabilondok eta Fernando Bernuesek ikuskizun honetarako.


Ikuskizuna, orain dela gutxi, Musika Bulegoa Sariak 2017.edizioan saritua izan da bere zuzeneko obrarengatik. Gainera, dagoeneko salgai dago Zuhainpeko-Soinuak emanaldiaren abestiak jasotzen dituen diska. 






Biografía: Zuhainpeko soinuak –Ahozko Transmisioa, es una sigue...

HURRENGO KONTZERTUAK:
Maiatzak 11, ostirala
, Madrid - 20:00H

URTE HONETAKO BIRA GUZTIA IKUSI

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistas

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak