Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
ZUHAINPEKO SOINUAK-Ahozko Transmisioa ikuskizuna Musika Bulegoa Sariak 2017.edizioan saritua izan da
2017ko Azaroak 30
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

Syntoramak ekoiztutako ZUHAINPEKO SOINUAK-Ahozko Transmisioa emanaldiak zuzeneko lanagatik saritua izan zen Musikeneko egoitzan ospatutako Musika Bulegoa Sariak bigarren edizioan.


“Disziplina anitzekoa, originala eta ausarta”. Horrela kalifikatu du epaimahaiak  “Zuhainpeko Soinuak-Ahozko Transmisioa” ikuskizuna. Besteak beste, kontutan hartu du baita ere “ikuskizunean elkartzen diren profesionaltasuna eta talentua, non bere protagonistek euskal kulturaren alderdi ezberdinen aurkezpena egiten duten”. Eszenografiaren magia, eszenaratzea eta ikuskizunaren estreinaldiaren aurretik egindako ikerketa zein hausnarketa lan izugarria ere kontutan hartu dira, aurkeztutako 67 proiektuen artean hautatzerako orduan.


Cruz Gorostegi, Syntoramako zuzendariarekin batera, Mireia Gabilondo, Zuhainpeko Soinuak emanaldiaren zuzendaria eta Jean Mixel Bedaxagar zein Juan Mari Beltran musikariak igo ziren oholtzara saria jasotzera. Gorostegik Syntoramak hainbeste urteetan zehar egindako lana azpimarratzeaz gain, proiektuak hasieratik jaso duen instituzioen babesa eskertu zuen eta ikuskizunean Ipar zein Hegoaldeko musiken artean eraikitako harremanaz hitz egin zuen, besteak beste.


Mireia Gabilondok, berriz, Fernando Bernuesekin batera, ikuskizunarako birsortutako ingurune naturalaren ideia nola bururatu zitzaion adierazi zuen, beste gauzen artean.


Izan ere, Zuhainpeko soinuak - Ahozko Transmisioa ikuskizunean transmisioaren ideia nabarmentzen da. Bertan, aipatutako Zuberoako musikaren adierazgarri nagusiak diren Jean Mixel Bedaxagar eta Mixel Etxekopar ikusiko ditugu agertokian, euskal herrimusikaren erreferenteetako bat den Juan Mari Beltránekin batera. Haien ondoan, melodia berriak sortuz, Mathieu Mendizabal, Sacha Standen, Pierre Vissler, Maider Ansa, Ander Barrenetxea eta Aitor Beltrán arituko dira, beren sustrai tradizionalenetan oinarrituz.


 Abestiak, dantza, Naiel Ibarrolaren irudi zirraragarriak eta argi-joko ikusgarria lagun, haiekin batera biziko gara, egunak gauari ilunabarreko argi misteriotsuaz agur egiten dion une magiko horretan. 





Biografía: Zuhainpeko soinuak –Ahozko Transmisioa, es una sigue...

HURRENGO KONTZERTUAK:
Maiatzak 11, ostirala
, Madrid - 20:00H

URTE HONETAKO BIRA GUZTIA IKUSI

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistas

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak