Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
ZUHAINPEKO SOINUAK-Ahozko Transmisioa ikuskizunaren kontzertua Bordelen eta diskaren grabaketa
2017ko Urriak 19
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

Zuhainpeko soinuak - Ahozko Transmisioa, ahozko transmisioaren ideia nabarmentzen duen ikuskizunak, emanaldi berria eskainiko du gure mugetatik at, Cenon-Bordeauxen azaroaren 9an.


Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Zuberoako musikeen adierazgarri nagusia den Jean Mixel Bedaxagar ikusiko dugu agertokian, euskal herri-musikaren erreferenteetako bat den Juan Mari Beltranekin batera. Haien ondoan, Mixel Etxekoparek, Mathieu Mendizabalek, Sacha Standenek, Pierre Visslerrek, Maider Ansak, Ander Barrenetxeak, Aitor Beltanek betiko sustraiko soinuak eskainiko dituzte.


Zuberoako ahots eta herri-musikak ardatz ditugula, mintzatu egingo gara haiekin, gozatu egingo dugu haiekin, bai eta euren istorio, soinu, jakintza, begirada, melodia, ahots eta letrekin ere. Mireia Gabilondoren eskutik (aktorea, gidoilaria eta Donostiako Tanttaka antzerki-taldearen sortzaileetako bat), uda-gau bateko festan murgilduko dira ikusleak.


Bertaratutakoek goizetik gauera egingo diete lagun musikariei. Aparteko ikuskizuna, belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren melodiak eta erritmoak, ahozko transmisioari esker gaur egunera arte iritsi direnak. Naiel Ibarrolak hainbat paisaia eta irudi sortu ditu ikuskizun honetarako, ikusleak tradizioa eta modernotasuna eskutik helduta doazen mundu batera eramatearren, eta hori erdietsiko du pertsonaia hibridoen bidez (animalien burua duten gizakiak, esaterako), bai eta kolore biziko paisaien gainean esanahi berria hartzen duten instrumentuen bitartez ere.


 Diskaren grabaketa


Zuhainpeko soinuak - Ahozko Transmisioak kalitate eta garrantzi handiko errepertorioa eskaintzen du, bere kulturarekiko garrantziarengatik Zuberoako eta herriko musika arloan. Musikariek, gaur egungo kultura horretan parte izaten jarraitzen diren Euskal Herriko jatorri desberdinetako abestiak jo eta batu egiten dituzte, modernotasuneko kutsuak emanez. Aldi berean, garaikideko gaietan tresna eta erritmo tradizionalek parte hartzen dute. Horregatik, ikuskizuna audio formatuan ere berreskuratzea erabaki dugu eta emanaldiaren diska grabatu genuen urriaren 14 eta 15ean ELKAReko Donostiako estudioetan. Laster argitaratuko dugu eta horren berri emango dugu. 





Biografía: Zuhainpeko soinuak –Ahozko Transmisioa, es una sigue...

HURRENGO KONTZERTUAK:
Maiatzak 11, ostirala
, Madrid - 20:00H

URTE HONETAKO BIRA GUZTIA IKUSI

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistas

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak