Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
Bost musika taldek Galdakaoko kaleak girotuko dituzte zuzeneko emanaldien bitartez
2017ko Irailak 10

Galdakaoko Udaletxeak proiektu berria jarri du martxan herriko kaleak eta hostalaritza ingurua alaitzeko asmoarekin.


Udalak, estilo oso ezberdineto taldeak hautatu ditu: folk, jazz, country… Urriaren azkeneko bi asteburuetan eta azaroko lehendabiziko hiru asteburuetan herrira hurbiltzen direnak, zuzeneko emanaldi hauetaz gozatzeko aukera izango dute. Kontzertuak, 19:30-21:00h bitartean ospatuko dira herriko toki ezberdinetan.


Egitaraua hurrengoa da:


- THE LOOZZIES. Urriak 21 (Lehendakari Agirre Enparantzako arkupeak):


The Loozzies taldeak hasiera emango dio kontzertuen ziklo berri honi. Paul San Martin pianista eta abeslariak zuzendutako taldea, Nando Neirak (baxua) eta Carlos Sagik (bateria) osatzen duten. Ibilaldi luzea duten musikariak dira eta, besteak beste, Kim Weston, Measha Brueggergosman, Billy Boy Arnold, William Prince, Nico Wayne Toussaint eta Ruper Ordorikarekin lan egin dute. Esperientzia handiko taldea, beraz, pasa den mendeko musika popularrean oinarritutako afroamerikar musika dibertigarrieanarekin kaleak alaituko dituena.


-BAXTER TRÍO. Urriak 28 (Santi Brouard enparantza):


BAXTER TRÍO taldea, Edu Basterrak (ahotsa eta gitarra), Edu Lazurteguik (bateria eta koroak) eta Dabid Martinek (baxua eta koroak) osatzen dute eta 60-79 hamarkadako abesti ospetsuekin girotuko dituzte Galdakaoko kaleak. Bilbon aspalditik ezagunak diren musikariak dira hirurak eta Fito&Fitipaldis, Gontzal Mendibil, El Consorcio, Basin Street Band eta hainbat jazz taldeekin, kolaborazio ugari egin dituzte. Beraien abestien artean, Beatles, Stones, Billy Joel, Elton John, Credence Clearwater Revival, Slade, Led Zeppelin, Deep Purple, T. Rex, Albert Hammond, James Brown, Bob Marley, Mamas and the Papas, Procol Harum, Eagles, Chuck Berry,  etabaren abestiak aurkitzen ditugu; baita Soul eta Rythm&Blueseko abesti arrakastatsuak.


-MAMAGIGI´S. Azaroak 4 (Urreta):


Mamagi´s Bizkaiako taldeak, orain dela oso gutxi argitaratutako bere azken diska aurkeztuko du: “Psychobear”. Martin (gitarra elektrika eta ahotsa), Guille (gitarra akustikoa eta ahotsa), Mario (baxua eta koruak) eta Jonpa (bateria eta koruak) dira talde honetako kideak. Mamagigi´s iaz jarri zuten martxan eta harez geroztik, kontzertu ugari eskaini dituzte Bizkaian eta Estatu osoko hiri eta herrialde ezberdinetan. Batez ere, country musika lantzen dute, baina bere aurreko taldeen metal, rock, punk eta ska-ren eragina nabarmena da.


-CLOVERWIND. Azaroak 11 (Gipuzkoa Kalea):


Clovwerwind Galdakaon egogo da azaroaren 11ean. Taldea, 2012ko bukaeran sortu zen eta bere musikaren bitartez, bertakoak Irlandako lurraldeetara hurbiltzen direlaren sentsazioa izango dute. Zeltiar erroak isladatzen duen Irlandako zein Euskal Herriko folk tradizionalarekin, ikusleek Irlandako historia ezagutzeko aukera izango dute, ingelesez, euskaraz zein gaelez abestutako abestien bitartez.


-ARROLINTON. Azaroak 18 (Lehendakari Agirre Enparantzako arkupeak):


ARROLINTON taldeak amaiera emango dio musika ziklo berri honi. Oscar Arroyok (ahotsa), José Ochoak (bateria) eta Tista Torrek (baxua), Neil Young zein Fleet Foxes gogorarazten duten beraiek sortutako folk rock estilozko abestiak ekarriko dituzte Galdakaora. Kantabriako taldearen gertutasuna eta zuzeneko emanaldi ezinhobea azpimagarriak dira. Horregatik, iaz, Pop Rock Villa de Laredo lehiaketan, talde hoberenaren saria jaso zuten.


Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistak


Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak