Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
IGELAREN BANDA taldeak kontzertua eskainiko du Logroñon urriaren bukaeran
2017ko Urriak 5
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

IGELAREN BANDA taldea Logroñoko Biribay Jazz club-en egongo da urriaren 29an, “Debalde festa” izeneko bere azken lanarekin.


Bixente Martinez, gitarra, Hasier oleaga, bateria, eta Amaiur Cajaraville, kontrabaxua, bertsolariek erabiltzen dituzten doinuetan oinarrituta dagoen azken lana, arrakasta handiarekin aurkezten hari dira. DEBALDE FESTAn, “Xarmangarria zira” eta “Erreguetan” bezalakao abesti tradizionalak aurkitu ditzazkegu, baina baita gaur eguneko musikariek landutakoak ere. Horien artean, “Ilun ikarak” eta Oskorriren “Ezin ahaztu”, besteak beste.


Bertsolariek erabiltzen dituzten doinuek, bi ezaugarri nagusi dauzkate. Alde batetik, musika aldetik ikaragarri politak dira, borobilak eta oso dotoreak. Eta, bestalde, historioak kontatu eta garatzeko oso aproposak dira.


Askatasun osoz egindako doinuak dira, armonia, erritmo eta melodia aldetik, bide berriak bilatzen dituztenak. Gainera, Igelaren Bandak, inprobisaziorako tarte bat uzten du beti; bertsolarien zereginaren beste ezaugarrietako bat eta musika taldeari hainbeste gustatzen zaiona.


Logroñoko kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak bertako lehiatilan eskuragai egongo dira.






Biografía: IGELAREN BANDA 1998 urtearen inguruan sortu zen sigue...

HURRENGO KONTZERTUAK:
Ekainak 22, ostirala
, Donostia-San Sebastián - 20:00H

URTE HONETAKO BIRA GUZTIA IKUSI

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistas

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak