Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
TRIZ3PSen erritmora dantzatuko du Kutxa Kultur After Party-ak
2013ko Irailak 4
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia

Ostiral honetan, hilak 6, Kutxa Kultur jaialdiak bere lehen After Party festa ospatuko du Donostiako Gasteszenan, goizeko 01:00etatik aurrera, hiru talde handirekin : Triz3ps, Crystal Fighters DJ Set eta Calor DJs. Sarrerak www.kutxasarrerak.net –en eskura daitezke

 

KUTXA KULTUR AFTER PARTY – GASTESZENA

2013-09-06

 

    01:00 Triz3ps

02:15 Crystal Fighters DJ Set

03:30 Calor DJs (Kigo – Hosoi – Mweslee)

 

 

Donostia musikaz beteko da asteburu honetan, Kutxa Kultur Festibalaren 3. edizioa dela eta. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera talde ugari izango dira Igeldon antolatutako eszenatoki printzipalean, eta honen ostean, festak Gasteszenan izango du jarraipena gaueko 01:00etatik aurrera. 

 

Bertan izango dira Javi P3z (ahotsa eta kitarra), Alberto Bosch (baxua) eta Oriol Flores (bateria) TRIZ3PS, Paul San Martin teklista bikainaren konpainiarekin. Talde donostiarrak ordubeteko kontzertua eskainiko du eta argitaratu dituzten bi lanetako abestiak eta beste hainbat doinu aurkeztuko dituzte bertara hurbiltzen diren guztiak dantzan ipintzeko. 

 

TRIZ3Psek bere bigarren albuma argitaratu du 2013 honetako otsailean. ‘EP’ izenarekin, formatu berezia du lan honek, 10’’ Binilo + CD, iragana eta modernitatea bateratzen dituena. Hain justu, mezu eta energia positiboz betetako sei abesti berriek lehena eta oraina nahasten dituzte, eta musika estilo anitzez sortuta daude: soul, jazz, pop, rock... 'EP'-ek power-soul hirukotearen estilo pertsonal eta igorriezina finkatzen du. 

 

Beren ostean Crystal Fighters DJ Set (02:15) eta Calor DJs (03:20) taldeekin jarraituko du festak. Sarrerak takilan eta www.kutxasarrerak.net-en eskura daitezke eta 10 euroko kostoa dute. 

 

TRIZ3PSren lan berria Syntorama, itunes y eta ohiko dendetan eros daiteke. 

 

 

Datozen kontzertuak:

Irailak 26– Donostia – Trinitate Plaza (Cinema Caravan)



Web ofiziala: www.3ok.info/

Biografía: Javi P3z (voz y guitarra), Alberto Bosch (bajo y sigue...

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistas

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak