Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
TRIZ3PSen kontzertua Oñatiko Surf Festan
2013ko Abuztuak 29
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
Javi P3z, Alberto Bosch, Oriol Flores eta Paul San Martinek erritmoa ipiniko diote gau oñatiarrari datorren abuztuaren 31ean, egun hortan ospatuko den Surf Festan. Kontzertua eskainiko dute Kale Zaharreko plazan, gaueko bizikleta frogaren ostean

 

Power Soul trio donostiarrak udako birako azken kontzertuetako bat eskainiko du larunbat honetan, abuztuak 31. Zita Oñatin izango da oraingoan, seigarren urtez jarraian antolatzen den SURF FESTAn. Gaztelekuak antolatua, seigarren edizio honek programazio betea du eta nabarmentzekoak dira sardinada eta gauez egingo den bizikleta froga. Honen ostean izango da taldearen kontzertua. 

 

Oriol Flores (batería), Alberto Bosch (baxua), Paul San Martín (teklatua) eta Javi P3zek (kitarra eta ahotsa) erritmoa eta dantza gehituko dizkiote egunaren amaierari. Taldeak bere bigarren lanaren sei abesti berriak aurkeztuko ditu. Aurtengo otsailean argitaratua, EP izenburua du TRIZ3PS-ren bigarren albumak. Era berean, lehen diskoko eta aurreko lanetako abesti esanguratsuak ere eszenaratuko dituzte. 

 

Bigarren lan honekin, Donostiako taldeak bere estilo pertsonala eta igorriezina finkatzen du. Mezu eta Mezu eta energia positiboz beteta, EPek iragana eta oraina nahasten ditu, soul, jazz, pop eta rocka, eta baita euskara, gaztelera eta frantsesa ere. TRIZ3PS-ko taldekideek ibilbide ezaguna eta zabala dute musikaren munduan. Javi P3z discjockey, musikaria eta ekitaldi-antolatzaile ezaguna da Euskal Herrian. Alberto Bosch Lau Behi, Parafünk eta Hotel taldeetako kide izan zen, beste askoren artean, eta 80-90 hamarraldiko euskal rockaren irudi esanguratsua da. Oriol Flores Sortuko Dira Besteak proiektuan murgilduta dago egun, Joxan Goikoetxearen zuzendaritzapean; eta laster estreinatuko den Pierre Paul Berzaitz eta Erramon Martikorenaren ikuskizun berrian ere parte hartuko du. Era berean, Mi ui Puig eta Balago taldeetako kide izan da. 

 

Lan berria Syntorama, itunes y eta ohiko dendetan eros daiteke. 

 

 

Datozen kontzertuak:



  • Irailak 6 – Donostia – Gasteszena (Kutxa Kultur)

  • Irailak 26– Donostia – Trinitate Plaza (Cinema Caravan)




Web ofiziala: www.3ok.info/

Biografía: Javi P3z (voz y guitarra), Alberto Bosch (bajo y sigue...

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistas

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak