Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
TRIZ3Psek kontzertua eskainiko du Zarautzen Kalegorrian musika zikloan
2013ko Uztailak 2
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
Donostiako power soul hirukotea zuzenean izango da Zarauzko Iñurrita auzoan datorren uztailaren 5ean, ostirala, bere azken lan EP aurkezteko eta aurreko abesti eta melodiak gogora ekartzeko. 


Javi P3z-ek (ahotsa eta kitarra), Alberto Boschek (baxua) eta Oriol Floresek (bateria), TRIZ3PS, musikaz beteko dute Zarauzko Iñurritza auzoa datorren ostiralean, uztailek 5, Kalegorrian musika zikkloaren barnean. Berekin izango dituzte Paul San Martin teklista eta Luis Camino perkusionista, abestiei bere kutsu berezia ipintzeko. 



Musika espazio berri batean, kalean bertan, aurkezteko eta herritarrei aisialdirako aukera berri bat eskaintzeko sortu du Kalegorrian musika zikloa jaio berri den Kalegorrian Kultur Elkarteak. Bi ziklo izango dira, bata Urretxuko Santa Barbara Aterpetxean eta bestea Zarauzko Iñurritza auzoan. 

 

Talde donostiarrak Otsailean plazaratu zuten beren bigarren diskoa, EP, aurkeztuko du. Lan honek taldearen estilo pertsonala eta besteraezina indartzen du eta, mezu eta energia poisitiboz beteta, Epek iragana eta oraina, soula, jazz, pop eta rocka, eta baita euskara, gaztelania eta frantsesa ere nahasten ditu. Era berean, ez dira faltako beste diskoetako abestiak ere. Hirukotearen lan berria Syntorama, itunes eta ohiko dendetan eros daiteke. 

 

Sarrerak

Kontzertua doakoa da, baina musika zikloa finantzatzeko “laguntza bonoak” ipini dira salmentan: egunean bertan 3 euro eta ziklo osoa 10 euro (trukean pintxo-pote bana izango da kontzertuko). Zarauzko kontzertuetarako Bartolo, Euskalduna eta Yubio jatetxeetan eros daitezke.



Udaberri-udako kontzertuak: 



  • Ekaina 7 – Urretxu – Santa Barbara Aterpetxea (Kalegorrian)

  • Uztailak 5 – Zarautz – Iñurritza auzoa (Kalegorrian)

  • Uztailak 6 – Ordizia – Parque Barrena  (Goierriko Jazzaldia)

  • Uztailak 18 – Biarritz – Côte des Basques (Big Festival)

  • Uztailak 24 – Donostia –  Club Be Bop (Jazzaldia)

  • Abuztuak 31 – Oñati – Plaza de Kale Zaharra (Surf Festa)

  • Irailak 6 –Donostia – Gasteszena (Cierre de Kutxa Kultur)





Web ofiziala: www.3ok.info/

Biografía: Javi P3z (voz y guitarra), Alberto Bosch (bajo y sigue...

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistas

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak