Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
TRIZ3Psek kontzertua eskainiko du Urretxun Kalegorrian musika zikloan
2013ko Maiatzak 30
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
Donostiako power soul hirukotea zuzenean izango da Urretxuko Santa Barbara Aterpetxean datorren ekainaren 7an, ostirala, bere azken lan EP aurkezteo eta aurreko abesti eta melodiak gogora ekartzeko. 


Javi P3z-ek (ahota eta kitarra), Alberto Boschek (baxua) eta Oriol Floresek(bateria), TRIZ3PS, musikaz beteko dute Urretxuko Santa Barbara Aterpetxea datorren ostiralean, ekainak 7, Kalegorrian musika zikkloaren barnean. Berekin izango dute Paul San Martin teklista bikaina ere, abestiei bere kutsu berezia ipintzeko. 



Musika espazio berri batean, kalean bertan, aurkezteko eta herritarrei aisialdirako aukera berri bat eskaintzeko sortu du Kalegorrian musika zikloa jaio berri den Kalegorrian Kultur Elkarteak. Bi ziklo izango dira, bata Urretxuko Santa Barbara Aterpetxean eta bestea Zarauzko Iñurritza auzoan. 

 

Talde donostiarra bi hirietan izango da eta EP disko berriaren sei abestiak aurkeztuko ditu. Otsailean plazaratu zuten beren bigarren disko hau, 10’’ko binilo + CD formatu berezian. Lan honek taldearen estilo pertsonala eta besteraezina indartzen du eta, mezu eta energia poisitiboz beteta, Epek iragana eta oraina, soula, jazz, pop eta rocka, eta baita euskara, gaztelania eta frantsesa ere nahasten ditu. Era berean, ez dira faltako beste diskoetako abestiak ere. Hirukotearen lan berria Syntorama, itunes eta ohiko dendetan eros daiteke. 

 

Sarrerak

Musika zikloa finantzatzeko “laguntza bonoak” ipini dira salmentan. Urretxuko kontzertuetarako Aterpetxean bertan, Motz eta Fox tabernetan edo aterpetxea@urretxu.net helbie elektronikoan eros daitezke. 



Udaberri-udako kontzertuak: 



  • Ekaina 7 – Urretxu – Santa Barbara Aterpetxea (Kalegorrian)

  • Uztailak 5 – Zarautz – Iñurritza auzoa (Kalegorrian)

  • Uztailak 6 – Ordizia – Parque Barrena  (Goierriko Jazzaldia)

  • Uztailak 24 – Donostia –  Club Be Bop (Jazzaldia)

  • Abuztuak 31 – Oñati – Plaza de Kale Zaharra (Surf Festa)

  • Irailak 6 –Donostia – Gasteszena (Cierre de Kutxa Kultur)

  • Irailak 28 – Gernika – Kafea eta Galletak (nuevo Astra)




 


Web ofiziala: www.3ok.info/

Biografía: Javi P3z (voz y guitarra), Alberto Bosch (bajo y sigue...

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistas

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak