Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
Alos Quartet eta Oreka TXek 'Haritik egurrera' proiektua aurkeztuko dute
2013ko Apirilak 30
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
Datorren maiatzaren 2an aurkeztuko da 'Haritik egurrera', Alos Quartet eta Oreka TX taldeek elkarrekin garatu duten proiektua. Zita arratsaldeko 20:00etan izango da, Victoria Eugenia Antzokiko Sala Club-ean. 

Alos Quartet eta Oreka TX-en arteko egitasmoa musika-tresna tradizionalak darabiltzatzen bi talde batzeko asmotik sortu da; hartu hariak eta perkusioa, eta ikuskizun-sentikari garaikide paregabe bihurtzea. 

Hari-tresnak musika klasikoarekin lotu ohi dira gehienetan; oraingoan, ordea, erregistroa aldatuko dute, eta euskal tradizioa baino ez den tresna baten zurarekin egingo dute bat: txalapartarekin.

Elektronika eta teknologia beriak nagusi diren mundu honetan, arnasa pixka bat hartuko dugu musikaren historian bi osagai primario izan diren soinu akustikoak entzuteko: hariak eta zura, tradizioa eta modernotasuna.

Bi bandek dute ibilbide luzea, hainbat artista izendunekin jardun izan baitute: Dulce Pontes, Kepa Junkera, Carlos Nuñez, Mikel LAboa, euskadiko Orkestra Sinfonikoa... Baina aurrez inoiz jardun gabeak dira elkarrekin emanaldi batean.

Aukera bakarra dago bi taldeon konposizioen egokikortasuna eta bi elementuen malgutasuna jardun berean jasotzeko.

Alos Quartet 1999an sortu zen, Et Incarnatus ganbera-orkestraren baitatik. bai musika klasikoan bai modernoan arte-ibilbide luzea duten musikariek osatzen dute. Ospe handiko orkestrekin jardun izan dute (Euskadiko Gazte Orkestra, Euskadi Orkestra, Joven Orquesta Nacional de España, etab.). Lankidetza askotan jarduteaz gainera, Alo QUartet-ek hiru disko grabatu ditu izen horrekin: Alos Quartet, Harizko Txistua eta 10 Tanta.

Harkaitz Martinez de San Vicentek eta igor Otxoak 1997an sortu zuten Oreka TX; orain, Mikel UGarte ari da  Igor OTxoaren ordez. Txalapartari-bikote gisa hasi zirenetik, 1007an, zenbait talde eta egitasmotan hartu dute parte. Urte hartantxe, Kepa Junkeraren taldean sartu ziren, eta 10 urtean eginkizun garrantzitsua izan zuten haren zuzenekoetan, harik eta 2006an, haien bigarren disko-egitasmoa (Nömadak Tx) Keparen kontzertuekin batera eraman ezina gertatu zitzaien arte. Nömadak Tx izeneko disko + dokumental hau zenbait herrialdetan grabatu zuten, eta sariak jaso izan ditu mundu osoko dokumental-zinemaldietan. 




Biografía: Alos Quartet se crea en 1999 en el seno de la sigue...

HURRENGO KONTZERTUAK:
Maiatzak 18, ostirala
, Donostia-San Sebastián - 19:30H

URTE HONETAKO BIRA GUZTIA IKUSI

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistas

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak