Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
Ludovico Einaudik 'In a Time Lapse' aurkeztuko du Madrilgo Circo Pricen
2013ko Otsailak 5
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
Intocable filmeko musikaren egileak martxoaren 19an emango du kontzertua, gaueko 21:00etan. Espainian eskainiko dituen kontzertuetatik lehena izango da Madrilgoa, eta sarrerak urtarrilaren amaieratik daude salgai Syntorama eta entradas.com webguneetan.

Ludovico Einaudik, azken urteetako konpositore eta musikari garaikide garrantzitsuenetakoak bira berria egingo du 2013an, eta Espainian emango dituen kontzertuetatik lehena Madrilen izango da martxoaren 19an. Musikari italiarrak bere azken lana aurkeztuko du, 'In a Time Lapse'. Hamalau piezek osatzen duten eta hauetan pianoa, soka, perkusioa eta elektronika nahasten dira. Bira honetan 9 musikarik osatutako "Ensemble"arekin batera joko du Einaudik. 

Kontzertua Teatro Circo Pricen izango da, gaueko 21:00etan, eta sarrera salgai daude jada urtarrilaren amaieraz geroztik.

Artistaren azken disken antzera, 'In a Time Lapse' suite moduan garatzen da eta hainbat kapitulutan banatutako nobela baten egitura gogorarazten du. Bi urte behar izan ditu musikariak lan hau garatzeko eta 2012ko urrian grabatu zuen Verona hiritik gertu dagoen monastegi batean.

'In a Time Lapse' diskan Einaudik aurrerapauso bat ematen du mundu musikal ezberdinak bakar batean konbinatzen dituzten ehundura eta konponketa berrien bilaketan. Bere estilo klasikoaren barnean, album honetan entzun daitezke Italiako musika folklorikoaren ohiartzunak, Erromantizismo garaiaren amaierako soka-ehundurak eta baita perkusioa eta elektronikaren arteko kolore aldaera ugariak ere. Denek batera bidai luze batean barneratzen ditu entzulea, non denborari buruzko hausnarketa sakona egin dezakeen. Ludovicoren hitzetan: "Gure denbora mugatua dela ulertzen duzunean, espazio hori zure energia eta emozio guztiekin betetzen saiatzen zara, mugen gainetik imajinatzen hasten zara eta bizitzako momentu bakoitza biziki gozatzen duzu, haurra zinenean bezala".  

Albumean Orquesta de Cuerda I Virtuosi Italiani Ludovicoren bandak parte hartzen du, baita Daniel Hope biolin joleak ere lau piezetan: "Life", "Experience", "Underwood", eta "Orbits". Azken honetan biolinaren soinu bakarrak zerua zeharkatzen du, infinituraino.

Sarrera salmenta
Madrilgo kontzerturako sarrerak salgai daude jada ondorengo web orrialdeetan: 

 

Hitzartutako kontzertuak
Musikari italiarrak hiru kontzertu eskainiko ditu Espainian. Martxoan izango dira eta jarraian zehaztutako hirietan: 

  • Martxoak 19 - Madril - Teatro Circo Price - 21:00

  • Martxoak 20 - Bilbo - Arriaga Antzokia - 20:00

  • Martxoak 21 - Bartzelona - Palau de la Musica Catalana - 21:00 




Web ofiziala: www.ludovicoeinaudi.com

Biografía: Luminosa, emotiva, lírica de una manera natural y sigue...

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistas

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak