BERRIAKTERESA SALGUEIRO



 Web ofiziala
www.teresasalgueiro.net

 Biografia
Gaur egun, ez da beharrezkoa aipatzea Teresa jarraitzen du...


TERESA SALGUEIRO, KROKE eta BELLYDANCE SUPERSTARS, udazkeneko MUNDUA TOLOSAN zikloan. SARRERAK SALGAI!
2008.eko Irailak 10

MUNDUA TOLOSAN zikloaren udazkeneko abonoak salgai dira honezkero. Hiru ikuskizun eskainiko dira oraingoan: TERESA SALGUEIRO zoragarria -Madredeus taldearen ahots ezaguna-, KROKE laukoteko musikari harrigarriak, eta BELLYDANCE SUPERSTARS taldearen ekialdeko dantzak. Den-denak, ohiko legez, Leidor Antzokian, Tolosako Udalaren eta Syntoramaren arteko akordioari esker.

Joan den astelehenetik sarrerak martxa onean saltzen ari dira, 25 - 30 € arteko preziotan. 3 kontzertuetarako abonoak ere badaude, 70€tan

TERESA SALGUEIRO (Portugal)
La Serena – urriak 25 – 20:30

Teresa Salgueiro abeslari garaikide onenetakoa dela aipatzea ez da beharrezkoa. Madredeus talde historikoaren ahots gozoa, bere kasa ari da orain, eta ikuskizun ederra proposatzen digu: La Serena, Lisboako Ensemble Lusitania harizko boskotearekin batera.

La Serena Iberiar Penintsulatik kostalde urrunetara abiatzen den itxasandrea da. Munduko abestiak ezagutu eta ikasten ditu, bazter guztietako marinelak liluratuz. Teresak Portugal, Frantzia, Italia, Mexiko, Brasil edo Afrikako bazterretako kantak, leku eta garai ezbedinetakoak bildu ditu, bere gustokoak direnak. Zoratuko eta sorginduko gaituzten doinuak, akordez akorde, herriz herri. Jarrai dezagun bere ibilbidea...


KROKE (Polonia)
Seventh Trip – azaroak 8 – 20:30

Klezmer herri-musika oinarri harturik, Krakoviako (Polonia) musikari bertutetsu hauek generoa elementu eta erritmo berriekin aberastu dute, erabateko soinu berria lortu arte. Eta jadanik poloniar kultur ondarearen zati garrantzitsua bilakatu da.

Musika fin eta delikatua eta plaza eta patioetan burutzen diren yiddish ezkontza eta ospakizunen algara maisuki uztartzen dituzte. Hiru taldedekide besterik ez dira, (biolina eta biola, akordeoia eta biola), gehi perkusiojole bat... baina hamabi bailiran betetzen dute eszenatokia. Eta ez dute sekula santan kontertu berbera errepikatzen.


BELLYDANCE SUPERSTARS
Babelesque – azaroak 15 – 20:30

Nazioarteko dantza talde entzutetsuak Babelesque ikuskizun handia eskaintzera dator: sabel-dantzaren adierazpen ezberdinak azaltzen dituen ikuskaria. Gozamen hutserako dantza zein haren alderdi espirituala agertzen duena dastatuko ditugu. Ekialde Hurbiletik aspalditik datorren dantza, puristen gustora nahiz beste kulturekin (tribu-dantzak, Polinesiakoak...) izan duen nahasketaren ondorioz sortutakoa.

Munduan barrena biran dabilen ikuskizun bitxia da, arretaz sortutako eszenaratze erakargarria dakarrena, eta ikuslegoa leku eta garai urrunetan dagoela sentiaraziko duena.

ABONO eta SARREREN SALMENTA:

http://www.kutxa.net
Tel 943 411 200
Servikutxa

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia