BERRIAKCAMANÉ



 Web ofiziala
www.camane.em.pt

 Biografia
El primer contacto de Camané con el fado ocurrió jarraitzen du...


CAMANÉREN DISKO BERRIA
2008.eko Maiatzak 19

“Sempre de Mim”, Camané portugaldar abeslariak joan den Apirialren 21ean kaleratu zuen lana, urrezko disko izendatu dute honezkero, plazaratu eta hiru aste baino ez pasa ondoren. Argitaratu eta berehala ipini zen diskoa salduenen zerrenda buruan, eta hortxe segitzen du geroztik, kritikaren goraipamen ugari jasotzen ari den bitartean.

Sari hau lan honen lehenengo zuzeneko emanaldiarekin batera dator, gainera, maiatzaren 16ean eskaini baitu Camanek disko honen aurreneko kontzertua, arrakasta itzela lortuz, Lisboako Coliseoan.

Diskoak 16 abesti jasotzen ditu; horietako hamar fado tradizionalak dira, abeslariak propio aukeratutako hitzekin, fadorekin harreman handia duten egileen artean, garai batekoak zein gazteak, den-denak Camaneren konplizeak lan honetan: Pedro Homem de Mello, Luiz de Macedo eta David Mourão-Ferreira; Fernando Pessoa, Manuela de Freitas eta Jacinto Lucas Pires.

Musikari dagokionez, abestietako bi, guztiz argitaratugabeak, Amaliaren musikagile famatuarenak, Alain Oulmanek, eginak dira. Jatorrizko beste hiru pieza José Mário Brancorenak dira, eta Sérgio Godinhok sortutako abesti ederra ere hor dago. Gozagarria benetan.

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia