
|
CRISTINA BRANCOk "ABRIL" AURKEZTEN DU
2008.eko Maiatzak 11
Cristina Branco-k bere azken lana argitaratu berri du: “Abril” (Universal Music), Zeca Afonso konpositore handiari eginiko omenaldia…
Eta ez hori bakarrik; zuzenean aurkeztera ere etorriko da aurki.
Cristina ez da ahotsa bakarrik, interpretatzen dituen abestien giltzarria ere bada. Eta arima eta gorputz ekiten dio kantatzeari. Izan ere, abesti bakoitzak berezko arima du, eta arima hori bere horretan mantendu behar da, bertsio berriek abesti bana aldatzen badu ere.
Abesti eder horiek aspalditik zeuden denboraren mugak gainditzeko eta betikotasunerantz abiatzeko zuzenduta, baina orain dimentsio berri bat hartzen dute. Hori da Cristina eta berarekin doazen musikarien talentua. Horrexegatik hain zapore ona uzten du beti abesti hauek entzuteak. Gaur lehen bezala, beti bezala. |