BERRIAKELEFTHERIA ARVANITAKI



 Web ofiziala
www.arvanitaki.gr

 Biografia
Eleftheria benetako izarra da Grezian: bere jarraitzen du...


ELEFTHERIA ARVANITAKI ZUZENEAN !
2008.eko Apirilak 14

Ez du atsedenik hartzen. Oraintxe bertan Eleftheria Arvanitaki, greziar musikaren izar handiak, bere diska berria prestatzen ari da. Javier Limón espainiar musikari eta ekoizleak produzituko du eta 2008ko udazken parten plazaratuko da.

Bestalde, “Dynata 1986-2007" izeneko bilduma era kaleratu berri du Eleftheriak, -greziar merkatuan soilik-, berehala disko salduenen artean kokatu dena. Eta "Min orkizesai" abestiak bi hilabete egin ditu honezkero zerrenden lehen postuan.

Baina gainera, zuzenean abesten jarraitzen du, jo eta su: atenasen eskaintzen dituen emanaldiak arrakasta segurua dira, sarrerak beti agortuta. Eta nazioarte mailan, laster hurbidluko da guregana, udaberrian bira bat eskainiko du eta.

Bira horretan “Al borde de tus ojos" bere azken diskoko abestiak interpretatuko ditu, bai eta hurrengo diskoan entzungai izango diren zenbait kanta. Eta jakina, bere abesti ezagueneak ere bai, "Dynata" edota "The bodies and the knives", estae baterako.

Zuzeneko horietan, zazpi greziar musikari izango ditu Eleftheriak alboan, punta-puntakoak denak: Dimitris Barbagalas (gitarrak eta moldaketak), Michalis Kapilidis (bateria), Thomas Konstantinou (oud, laouto, tsumbus, bouzouki), Giorgos Tzanetos (perkusioak), Dimitris Theocharis (sintetizadoreak) y Alexandros Paraskevopoulos (baxua). Greziak eman duen abeslari indartsu eta karismatikoenaren mailan dagoen taldea.

Adi laster egingo digun bisitari...

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia