
|
WIM MERTENS, BIRAN
2008.eko Maiatzak 16
1980tik hona, hainbat obra ondu ditu WIM MERTENSek, formatu desberdinetan, hasi abesti labur sinpleetatik eta hiru-lau zatiko ziklo konplexuetaraino. Formazio desberdinetarako egindako obrak dira, batzuetan pianorako bakarrik, beste batzuetan ganbera-orkestretarako. Ezohiko orkestrazioak ere erabili ohi ditu.
Wim Mertesen ibilbidean oso garrantzi handia dute zuzeneko emanaldiek. Horregatik, kontzertu ugari eman ditu Europan, Ipar eta Erdialdeko Amerikan eta Japonen. Batzuetan bakarlari moduan, bestetan duoan eta bestetan taldean.
Wim Mertensek ahotsarekiko duen griña erakutsi digu, ez bakarrik instrumentu bezala, baita pianorako gidari moduan ere, beti adierazpen maximoa bilatu nahian. Gainera gaur egungo koposizioak performance-arekin oso harreman eztua eduki dezakela erakutsi digu, eta nola performance hori eta interpretazioa gertaera majiko eta paregabea sortzeko elkartzen diren.
Oraintxe bikote modura jotzen ari da, Gudrun Vercampt bibolin-jole harrigarriarekin batera, eta elkarrekin azken diskoetako obrak joko dituzte ("Receptacle" eta “Un respiro”, besteak beste), bai eta lehenagoko diskoetakoak ere... |