BERRIAKFADOS, CONCIERTO INSPIRADO EN LA PELÍCULA DE CARLOS SAURA



 Hurrengo kontzertuak
Igandea, Uztailak 27
, Gijón - 22:00H

urte honetako bira guztia ikusi

 Biografia
La esperada película FADOS de CARLOS SAURA se jarraitzen du...


CARLOS DO CARMO, JATORRIZKO ABESTI ONENAREN GOYA SARIA
2008.eko Otsailak 5

Joan den otsailaren 3an, Carlos do Carmok “JATORRIZKO ABESTI ONENA” Goya saria jaso zuen “Fado da Saudade” kantarengatik. Fernando Pinto do Amaralena da poema, eta Carlos Saura sarituaren Fados pelikulan ikusi dezakegu. Estatu mailako sari garrantzitsuenen emanaldia Madrileko Kongresu-Jauregian ospatu zen. Goya sarien 22. edizioa izan da aurtengoa, eta fadista portugaldarrak beste artista hauekin zegoen lehian: Víctor Reyes eta Rodrigo Cortésen "Circus honey blues”, Concursante filman; David Broza eta Jorge Drexleren “La vida secreta de las pequeñas cosas”, Cándida filman, eta Daniel Melingoren “Pequeño Paria”, El niño de barro filman.

Carlos do Carmo harrituta eta pozik azaldu zen saria eman ziotenean. Gainera, saria fadoari dedikatu behar zaiola gehitu zuen kantariak, horrela “normalean ailegatzen ez den lekuetara iritsiko delako”.

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia