BERRIAKDULCE PONTES



 Web ofiziala
www.dulcepontes.net

 Biografia
Dantzaria izan zitekeen, dantza eskolako jarraitzen du...


DULCE PONTES LISBOAKO ITUNAREN SINADURA EKITALDIAN
2007.eko Abenduak 17

Dulce Pontesek abenduaren 13an burutu zen Lisboako Itunaren sinadura ekitaldi nagusian abestu egin zuen. Lisboako Jeronimoen Monastegian egin zuten ekitaldian bi abesti kantatu zituen Pontesek, Europar Batasuneko hogeita zazpi herrialdetako ordezkarien aurrean, José Sócrates Portugalgo zuzeneko gonbitea onartu ondoren.

Bestalde, Dulce Pontesek ahotsa jarriko du 'Juan de Castillo, el constructor del mundo' dokumentalean, 'O coração tem três portas' bere azken diskoko abestien bitartez. Halaxe iragarri zuen Alberto Luna lanaren egileak, Santanderren egindako filmaren aurkezpen ofizialean. Dokumentala martxoan estreinatuko dute Lisboako Centro Cultural de Belem delakoan, eta Madrileko Centro Cultural de la Villan eta Santaderko Palacio de Festivales aretoan. Juan de Castillo (1470 Trasmiera, Cantabria) historian zehar Gizon-emakume guztien Ondare diren bost monumentutan lan egin duen arkitekto bakarra izan da.

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia