
|
TERESA SALGUEIROREN ORDUA
2007.eko Azaroak 28
Gaur egun, ez da beharrezkoa aipatzea Teresa Salgueiro abeslari garaikide onenetakoa dela. Madredeus talde historikoaren ahots gozoa, bere egitasmo pertsonalei erabat ekiteko asmoa jakinarazi du... hiru egitasmo, hain zuzen ere, hiru disko berri, eta haien zuzeneko ikuskizunak. Eta den-denak, hemen, Syntoramaren eskutik.
Alde batetik VOCÉ E EU daukagu, Joao Cristalen zazpikotearekin batera, Teresaren brasildar musikaren ikuspegi gozagarria. LA SERENA egitasmoa ere aukezten ari da, Lisboako Ensemble Lusitania harizko boskotearen ondoan, Teresak gehien maite dituen Europako, Amerikako eta Afrikako kostaldeak bisitatzen dituen itsasoz egindako bidaia musikala porposatuz.
Eta azkenik, lanik berriena: SILENCE, NIGHT & DREAMS diskoaren aurkezpena, eta haren zuzeneko emanaldiak. Krzysztof Kieslowski zuzendariarentzat sortutako soinu-bandei esker ezaguna egin zen Zbigniew Preisner poloniar musikagile handiaren sorkuntza dugu, orkestra, abesbatza eta bakarlarientzat egina. Eta bertan Teresaren ahots liluragarria da protagonista, nola ez ba! Joan den irailean estreinatu zen Atenaseko Akropolisean, eta igandean izango da britainiar estreinaldia, Londreseko Barbican Concert Hallen. Polonian emango dute hirugarrenez, abenduan, Plock hirian.
Zalantzarik gabe, Teresaren ordua heldu da. |