
|
A ZE AZAROA!
2007.eko Urriak 29
Syntoramak ez du atsedenik hartzen. Are gutxiago azaroan, gustu guztietako musika eskaintzen duten kontzertuz betetako hilean. WIM MERTENSen pianoaren magiaz zuzenean gozatzeko unea, MADDI OIHENARTen ahotsa, A NAIFA originaltasuna, CESARIA EVORA eta LURAren Cabo Verdeko berotasuna... edo RODRIGO LEAO eta RAO KYAOren sentimendua. CARLOS NÚÑEZen doinu zeltiarrak ere izango dira entzungai, lehen aldiz ALOS QUARTETekin batera, bai eta TERESA SALGUEIROren emanaldiak... edo zuzeneko errepikaezina, fadista puntakoenak, MARIZA, CAMANÉ eta CARLOS do CARMO, Carlos Sauraren FADOS filmean oinarritutako kontzertuan. Camané bakarrik, bestela? |