BERRIAKFADOS, CONCIERTO INSPIRADO EN LA PELÍCULA DE CARLOS SAURA



 Biografia
La esperada película FADOS de CARLOS SAURA se jarraitzen du...


SYNTORAMA V. MOSTRA PORTUGUESAN
2007.eko Urriak 29

Urriaren 30etik azaroaren 19ra bitartea burutzen ari diren MOSTRA PORTUGUESA delakoaren bosgarren edizioak Portugalgo kultur erreferentzi ugari eramango du Madrilera, behin berriro: musika, artea, zinea, literatura, sukaldaritza... Eta luxuzko programazio hoentan, Syntoramako artistek toki berezia beteko dute.

Azaoraren 12an FADOS kontzertua aurkeztuko da, Carlos Sauraren filmean oinarrituta. Aurtengo Mostran protagonismo aparta izango duen emanaldi honetan fadoaren muduko izar handienak izango dira: MARIZA, CAMANÉ, eta CARLOS do CARMO. Haiekin batera, gainera, MIGUEL POVEDA flamenco kantaria eta PATRICK DE BANA dantzaria. Azaroaren 12an izango da, Albéniz Antzokian.

A NAIFA taldeak ere kontzertu bat eskainiko du, musika tradizionalaren bere ikuspegi berritzailea erakutsiz (azaroak 14, Galileo Galilei). RAO KYAOren portugaldar orientalismoa ere izango da entzungai (azaroak 16, Círculo de Bellas Artes). Hori guztia, eta gehiago V Mostra Portuguesaren egitarauean: ezinbesteko zita.

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia