BERRIAKRODRIGO LEAO



 Web ofiziala
www.rodrigoleao.pt

 Biografia
Portugalen Rodrigo Leaoren bezalako kasu gutxi jarraitzen du...


RODRIGO LEAO CADIZEN
2007.eko Urriak 29

Rodrigo Leão eta Cinema Ensemble taldeak “O Mundo (1993-2006)” lana aurkeztuko dute Cadizen, Leãoren bakarkako ibilbidea islatzen duen
lana, “Ave Mundi Luminar” lanetik hasi eta “Cinema” diskora heldu arte, Sétima Legião edo Madredeus taldeentzat sortutako piezak barne, bai eta abesti guztiz berriak ere, hala nola, “Voltar”.

Bestalde, ikuskizun berri bat lantzen ari da Rodrigo Leão egun. "Os Portugueses” du izenburu, eta Leãok -António Barretoren proposamena onartuz- Radio Televisión Portuguesak duela gutxi eman duen “Portugal, Um Retrato Social” sailerako sortutako musika dugu, .

Sail honetako Irudi indartsuek egungo portugaldar gizartea islatu nahi dute. Eta irudi horiek oinarri hartuta, portugaldar izaeraren osagai leunez lagundutako musika kementsua sortu du Leãok.

Orain, telesailerako sortutako pieza horiek zuzenean emateko moldatu ditu egileak, eta kontzertu moduan eskaintzen hasia da, inspirazio izan zen Portugal horren bila abiatzeko asmoz. Ikuskizun honetan, gainera, Rodrigoren hainbat abesti berri ere eskaintzen dituzte, bai eta portugaldar musikari bikainaren azken aldiko beste zenbait lan ere.

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia