
|
FADO GAU HANDIA DONOSTIAN
2007.eko Irailak 24
Carlos Sauraren "Fados" pelikula lehen aldiz eman zuten joan den ostiralean, irailaren 21ean, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren baitan, arrakasta handia lortuz.
Emanaldia Victoria Eugenia Antzokiaren jendeaurreko aurkezpen berezia ere izan zen, haren zaharberritzearen ondoren. Gainera, ekitaldiaren haseran Zinemaldiak Ohorezko Urrezko Maskorra eman zion Carlos Saurari, zine munduan egin duen ibilbideagatik.
Eta filmearen emanaldiaren ondoren, MARIZA, CARLOS do CARMO eta CAMANÉ filmeko hiru protagonista nagusi diren fadisten ikuskizuna gozatzeko aukera izan genuen. Paregabeko emanaldia izan zela esan genezake... baina izango du parekorik, ikuskizun berezi hau bera hiru bider eskainiko dutelako azaroane estatuan.
Argazkia: Iñaki Pardo |