
|
NOAK CASA SEFARAD-ISRAELENTZAT ABESTUKO DU
2007.eko Irailak 20
Noa, nazioarte mailan Israelek duen abeslari eta konposatzailerik arrakastatsuenak, kontzertu pribatu bat eskainiko du datorren urriaren 2an, Madrilgo Alzazar Antzokian. Ekitaldi honekin, Casa Sefarad-Israel erakundeak, 2007-2008rako prestatu duen kultur egitarauari hasera emango dio.
Casa Sefarad-Israel, 2007ko otsailean zabaldu zen, Espainiako Atzerri eta Kooperazio Ministeritzak. Madrilgo Komunitateak eta Madrilgo Udalak sortua. Haren helburua, sefardien kulturaren ezagutzan sakontzea, eta adiskidetasuna eta kooperazioa garatzea da. |