BERRIAKFADOS, CONCIERTO INSPIRADO EN LA PELÍCULA DE CARLOS SAURA



 Biografia
La esperada película FADOS de CARLOS SAURA se jarraitzen du...


CARLOS SAURAREN "FADOS" ESTREINALDIA ETA KONTZERTUA
2007.eko Irailak 17

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA
Mariza, Camané eta Carlos do Carmo abeslariek kontzertua eskainiko dute CArlos Sauraren "Fados" filmearen estreinaldian.

Carlos Saurak zuzendutako Fados filmak, Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-Bitxiak ataleko Emanaldi Bereziak sortaren partaide denak, estreinaldi nabarmena izango du Victoria Eugenia antzokian, filmaren proiekzioaren ondoren egungo fado abeslari onenak elkartuko dituen kontzertu batean.

Fadoaren hiru abeslari famatuk bat egingo dute Donostian egingo den aparteko aurkezpen honetan. Grammy sari baterako proposatu berri duten Marizak munduko areto ospetsuenak bete ditu azken urteotan, eta sari ugari jaso du Transparente (2006) izenburuko diskoarekin. Camané abeslariak 25 urteko ibilbide garrantzitsua koroatu du Como sempre…como dantes ikuskizunarekin, Gizonezko fado abeslari onenaren Amalia Rodrigues saria eskuratuz. Eta fadoaren historiako abeslari ospetsuenetakoa den Carlos do Carmok, 40 urte baino gehiagoko ibilbide artistikoan zehar kantutegi portugaldarra munduan ezagutarazi duen kantariak, osatzen du kartela.

Flamenco (1995) eta Tango (1998) -atzerriko film onenaren Oscar sarirako proposatua- pelikulen ondoren, Carlos Saurak Fados lanarekin 2005ean osatu zuen hiriko kanta modernoari eskainitako trilogia. Bi urte baino gehiago Fadoaren inguruan ikertzen aritu ondoren, Carlos Saurak aurrerapauso garrantzitsua eman zuen musikalarekiko hurbiltze nahi horretan. Bere aurreko musikaletan, Iberia, Flamenco, Tango..., Carlos Saura dantzan oinarritu bazen, Fados lanean argumentuaz eta irudiaz baliatu da hiri-aldiri eta portuetako musikaren sorrera islatzeko, izatez berau baita XIX. mende hasieran sortutako musika guztien sintesia. Wandak banatuko du filma eta zinetokietan azaroaren 23an estreinatuko da.

Victoria Eugeniako fado-saioa ostiral honetan, hilak 21, arratsaldeko 18:30ean izango da. Filmean agertzen diren Mariza, Camané eta Carlos do Carmo abeslariek eta Patrick de Bana dantzariak eskainiko duten ikuskizuna pelikularen emanaldiaren segidan egingo da. Patrick de Bana dantzariek ere parte hartuko du

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia