
|
MUNDUA TOLOSAN - 2007ko Udazkena
2007.eko Azaroak 5
MUNDUA TOLOSAN zikloak 2007ko udazkenerako programazioa ez da makala: Afrikan hasiko gara, azaroaren 13an CESARIA EVORAren sensualitate eta berotasunarekin. Bertan, “Rogamar” izeneko bere azken lana aurkeztuko digu. Ondoren, azaroaren 23an, ziklo honetako propio sortutako emanaldi esklusiboa izango dugu entzungai, lehen aldiz, CARLOS NUÑEZ eta bere taldea ALOS QUARTET harizko laukote gipuzakoarrarekin batera ariko da, "Cinema do Mar” lanaren doinu zeltak eskaintzeko. Amaitzeko, abenduaren 15an doinu afroamerikarretaz disfrutatu ahal izango dugu, BLACK HERITAGE SINGERS taldearekin.
MUNDUA TOLOSAN zikloa 2007ko udaberrian hasi zen, bi kontzertu handiekin: MARIZA (apirilean) eta RODRIGO LEAO & LUDOVICO EINAUDI (maiatzean). Arrakasta handikoak izan ziren bi kontzertuak orokorrean, bai ikusle kopuruaren aldetik, bai eta kritika eta oihartzunaren aldetik ere. Horregatik, MUNDUA TOLOSAN zikloaren beste deialdi bat egiten dizuegu, anbizio handiagokoa beharbada, baina beti kalitate berdinarekin.
MUNDUA TOLOSAN zikloak jatorrizko filosofiari eusten dio: Tolosako LEIDOR Antzokia Munduko Musiken zirkuituan erreferentzia bihurtzea, lurraldearen programazioa aberastuz eta Tolosara hurbilduz. Izan ere Tolosa leku estrategikoa da kultura zein kokapen mailan.
MUNDUA TOLOSAN urte osoan denboraldika garatzen den zikloa da. Mundu guztirako munduko musikak programatzen ditu, ikusle guztiek disfrutatu ahal izateko. Tolosaldean ezezeik inguruko herrietan ere garatzeko asmoarekin.
Luxuzko programazioa da, nazioarteko ikuskizunen mailarekin parekatuta. Programazio hau Tolosa eta Syntoramaren elkarlanaren ondorioa da./ www.syntorama.com |