Telefonoa: 943 314800
syntorama@syntorama.com
Informazioa eskatu
REUTERS- FRANK GEHRY ARKITEKTOAK FANTASIA ERAIKITZEN DU FADO ABESLARIAREKIN
2007ko Uztailak 15
Partaide egin: Comparte esta noticia en Facebook Comparte esta noticia en Twitter Comparte esta noticia en Menéame Imprime esta noticia
2007/07/15 Mary Milliken

Izen handiko pertsona askok edozer egingo lukete Frank Gehry arkitekto ospetsuak beraientzat diseina zezan. Marizak egin zuen gauza bakarra kantatzea izan zen.
Portugaleko musika hunkigarria den fadoa interpretatzeko era berezia du Marizak, eta Gehryk, horrekin liluratuta, Walt Dysney Concert Hall-ari buelta emateko erabakia hartu zuen.
Izan ere Gehryk, Los Angeles hiriarentzat egin zuen arkitekturako altxor hori, eta orain Portugaleko “taverna” tipikoan bihurtu nahi du. Gehry eta Marizaren arteko elkarlan hori gau bakar bat iraungo du: urriak 28. “Mariza ezagutu eta kantatzen entzun nuenean bat-batean sentsazio ugari etorri zitzaizkidan, eta momentu hartan Lisboa munduan dagoen tokirik miragarriena iruditu zitzaidan”, adierazi zuen Gehryk joan den ostiralean egindako elkarrizketan.
Gehry Lisboako argia eta izaerarekin liluratu zen. Bertan, pastel koloreko eraikin dotoreak Tajo ibaian isladatzen dira, Portugaleko inperio koloniala gogoraraziz.
“Lisboak nolabait California eta Europa lotu zizkidan nire buruan”.
Hori orain dela bost urte gertatu zen. Mariza, Mozambiken jaio zen 1973an, Portugaleko kolonia ohian, eta harrezkeroztik izar handia bihurtu da nazioartean, Londreseko Royal Albert Hall edo New Yorkeko Carnegie Hall bezalako tokietan kontzertuak eskainiz. Laster Disney Concert Hall ere bisitatuko du.
“Behin eman zuen kontzertua hemen, eta txundituta gelditu nintzen zein azkar ulertu zuen gelaren espazioa. Segituan ulertu zuen, besterik gabe”, esan zuen Gehryk, eszenatokian Marizaren ondoan eseri zenean, zapai altuak bien gainean.
Mariza liluratuta gelditu zen eraikinaren kanpoaldearekin, baina barnealdea, esan zuen, maisulana da auditorio bezala. Bertan, behar zuen intimitate guztia lortu zuen eta “a capella” kantatzeko animatu zen.
“Artea eta musika benetan maite duenak baino ezin du planteatu artista batek zer sentituko duen eszenatoki baten gainean”, esan zuen Marizak, izenarekin bakarrik sinatzen duena.
Orduan Gehryk Marizari galdetu zion ea hurrengo aldian Lisboako “taverna” tipikoa eta Marizaren jantzia diseina zezakeen berarentzat.
“Nire bizitzan edukiko dudan lehendabiziko taberna propioa izango da hau”. Mariza, Moreria auzoan hazi zen aitaren tabernaren inguruan.





“BEHARBADA NIRE FANTASIA PERTSONALA IZAN DA”
1989an arkitekturako sari ospetsuena jaso zuen Gehryk, Pritzker Prize saria, eta Bilboko Guggenheim Museoa bere obrarik esanguratsuena burutu zuenean, munduko arkitekto preziatuenetakoa bihurtu zen.

Oraindik sasoi-betean dago 78 urterekin, eta mundu osoan proiektuak gauzatzen ari da. Eskala handikoak badira ere, Los Angeles erdigunea bera berreraikitzeko proiektua bezala, besteak beste.
Baina lehendabiziko aldia da Marizarekin egiten ari den proiektua bezalakoa egiten duela. “Ez naiz horrelako gauzak bilatzen ari. Benetan, ez nuke hau jende askorekin egingo”. Gehry Kanadan jaio zen baina berehala Los Angelesera aldatu zen.
“Hau oso garrantzitsua da. Mariza Estatu Batuetan handiago izatea nahiko nuke, eta jendeak berari buruz entzutea, eta ulertzea zer nolako lotura dagoen California Hegoaldea eta Lisboaren artean: argia, bizitzeko kalitatea eta bizimodua.”
Fadoa, edo patua, askotan tristurarekin lotzen dugu, edota “saudade” edo herrimina duten emigrante portugaldarrekin.
Baina Marizak oraindik eusten dizkio bere oinarriei, fadoa ez dela tristea, eta egia da berak ez duela antzik lehengo beltzez jantzitako fado kantariekin, Amalia Rodrigues fadoko dama bezala.
Bera luzea da, arina, altura zorabiagarriko takoiekin jazten da, eta ilehori motz-motza darama.
“Kontzertu alai bat entzutea guztiz posible da, fadoa eta Lisboak alde hori ere dakautelako, ez melankolikoa bakarrik”, adierazi zuen Marizak.
“Beraiek alaitasuna daukate, moda, maitasuna, saudadea, dena”. Gehryk baietz esaten zuen buruarekin, Marizari adi-adi entzuten zion bitartean. Baina onartu zuen Marizaren jarraitzailea dela eta ez hainbeste fadoarena. “Mariza abesten entzuten dudanean, Lisboa irudikatzen du niretzat. Beharbada nire fantasia propioa da, eta horrekin zerbait benetakoa eraiki dut. Baina berak benetan egiten du. Lisboa da, eta Lisboa istorio handia da."

Web ofiziala: www.mariza.com

Biografía: “Transparente” (Gardena) diskoaren arrakastaren sigue...

HURRENGO KONTZERTUAK:
Ekainak 13, asteazkena
, Barcelona - 22:00H

Azaroak 25, igandea
, Madrid - 20:00H

URTE HONETAKO BIRA GUZTIA IKUSI

Harpidetu gure buletinera:

Izena:
E-maila:

Artistas

Informazio korporatiboa - Lege Oharra - RSS


Telefonoa: 943 314800 / Fax: 943 215788
SYNTORAMA

Portuetxe kalea 53ª, 1º, 104 bul. solairua
20018 Donostia
© Syntorama 2011. Eskubide guztiak erreserbatuak