
|
CESARIA EVORA, 2007KO KONKORDIAREN PRINCIPE DE ASTURIAS SARIRAKO HAUTAGAI
2007.eko Uztailak 26
Cesaria Evora, Cabo Verdeko abeslaria, 2007ko Konkordiaren Príncipe de Asturias Sarirako hautagai izendatu dute, Príncipe de Asturias Fundazioak gaur bertan jakitera eman duenez. Fundazioaren esanetan, garai bateko afrikar morroien eta aldi berean egun Afrikak bizi duen orainaldi itxaropentsuaren ahotsa eta islada delako hautatu dute Cesaria.
Cesaria Gijónen (Asturias) dago gaur, bertan kontzertu bat eskainiko baitu gauean. Oso eskertuta eta pozik dagoela esan du.
Konkordiaren Príncipe de Asturias Saria, akordioa eta bizikidetza baketsuaren alde, injustizia, pobrezia, gaixotasuna edo ezjakintasunaren aurka, askatasunaren mesedetan, modu eredugarrian, ezaguera arloan bide berriak egiten, edota Gizadiaren Ondarearen zaintzan eta babesean ezohiko lana burutzen nabarmendu diren pertsona, pertsonak edo erakundeak saritzen ditu. |