BERRIAKDULCE PONTES



 Hurrengo kontzertuak
Larunbata, Ekainak 6
, Tolosa (Gipuzkoa) - 20:30H

Astehelena, Ekainak 8
, Zaragoza - 21:00H

urte honetako bira guztia ikusi

 Web ofiziala
www.dulcepontes.net

 Biografia
Dantzaria izan zitekeen, dantza eskolako jarraitzen du...


DULCE PONTESen ARRAKASTA NEW YORKeko CARNEGIE HALLen
2007.eko Maiatzak 14

Amália Rodrigues izan zen Carnegie Hallen inoiz arrakasta lortu duen lehenengo portugesa. Orain, haren oinordeko Dulce Pontesek gauza bera egin du, 2.600 entzule baino gehiagoren aurrean, “El corazón tiene tres puertas” ikuskizunarekin. Emanaldi horretan portugaldar musikan barrena ibilbide bikaina eskaintzen du Pontesek, fadotik folklorera, herri-musika eta "Ondeia " eta berak sortutako "Palhacos Encapuçados" bezalako piezak ere abestuz.

Davide Zacaria (biolontxeloa eta baxua), Amadeu Magalhães (txirula, biola eta gaita), Filipe Lucas (gitarra portugesa) eta Paulo Feiteia (biola) lagun zituelarik, Dulce Pontesek entzulegoa zoratu zuen, baita Carnegie Hallen arrakasta lortzeaz gozatu ere: “gaur jabetu naiz areto honen ospearen arrazoiaz, ez bere arkitekturagatik soilik, izugarrizko akustika eskaintzen duena, baizik eta leku ikaragarri emakorra delako, eszenatoian dagoenarentzat zein entzulegoarentzat; kontzertu handi bat egiteko baldintza guztiak betetzen dira hemen."

Dulce Pontesek Estatu Batuetan burutu duen bira apirilean hasi zen, eta Kalifornian (S. Francisco y S. Diego), Austin (Texas), Cleveland (Ohio), Danbury (Connecticut), College Park (Maryland), Philadeplhia (Pensilvânia), New York, Miami eta Boston hirietan aritu da.

Portugaldar abeslari handiak, aurki Josep Carrerasekin batera estreinatuko duen Zazpi Mirarien eresekiaren egile eta interpretatzaile, gure artean izango da laster, ekainean Sant Cugat (Bartzelona), Donostian, Madril eta Valentzian ariko delarik.

Argazkia: THE NEW YORK TIMES

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia