
|
RODRIGO LEAO & LUDOVICO EINAUDI - BIRA BERRIA
2007.eko Martxoak 21
Leão musika-sortzaile eta teklista bere karreraren puntu gorenean dago, bere talentuak ez du mugarik. Eta bere musika, garaikidea, oso zinematografikoa da, inspirazio iturri duen hori salatzen du: Visconti, Fellini, Lynch edo Almodóvar egileen filmeen eszenak. Tarteka, Yann Tiersenek Amélie filmerako sortu zuen musikarekin zerikusi handia duten doinuak eskaintzen dizkigu. Bestetan, Paristik datozen ohiartzunak, tango dotoreak... doinu-paisaia iradokitzaile eta xarmangarriak.
Doinu horiexek aukeratu ditu "O Mundo" bere zazpigarren diskorako: honezkero Portugalgo oroimen kolektiboan kokatuta dauden abestiak. Bere herrialdea harro sentiarazten dituen doinuak dira, aldi berean Portugal XXI. mendeko musikaren mapamundian dagokion tokian ipintzen dutenak.
2007. urtean nazioarte mailan eskaintzen ari den ikuskizun berrian, Rodrigo Leao musikari handiz lagunduta agertzen da; harekin batera dira Ana Vieira (ahotsa), Maxim Doujak (biolontxeloa), Viviena Toupikova (biolina), Celina Piedade (akordeoia), Joao Portela (gitarra), Luis San Paio (bateria) y Luis Aires (baxu akustikoa). Eta egitasmo eszeniko berri honetan beste lankide garrantzitsu bat ere badu, musika garaikideko beste izen handi bat: LUDOVICO EINAUDI, italiar sortzaile eta pianojole ospetsua, mota guztietako generoen esploratzaile eta jotzaile harrigarria. Paregabeko topaketa. |