
|
DULCE PONTESEK BERE DISKO BERRIA AURKEZTUKO DU KURSAALEN
2007.eko Otsailak 8
Dulce Pontes abeslari portugaldarrak Kursaal Auditorian emango duen kontzertuaren sarrerak salgai daude. Kontzertua ekainaren 11ean izango da, arratsaldeko 8tan.
Amalia Rodrigues fadoaren erreginaren ordezkaria dela esan zaio. Orain, Dulce Pontes "O Coraçao tem três Portas" bere azken lanaren ekoizle, konpositore, nahasle eta argitaratzailea bihurtzen da. Bere eritziz, azken lan hau 'benetakoena da'. Diskoa 2007. martxoan argitaratuko da, eta bi atalez osatuko da: bat fadoari eta portugaleko herri musikari dedikatuta, eta bigarrena ganbera-musikari hurbilduz.
Sarrerak ondorengo lekuetan daude salgai: www.kutxa.net. Tel. SERVIKUTXA: 943.41.12.00. Tel. TELEKUTXA: 943.00.12.00. Cajeros Servikutxa. Kontzertuaren egunean: Kursaaleko leihatiletan. |