
|
HARIS ALEXIOU, MADRIL eta BARTZELONAN
2008.eko Maiatzak 20
Haris Alexiou 70eko hamarkada hasieran sartu zen Greziako musika munduan. Ahots karismatikoa, antzezteko era berezia eta eszenan duen presentzia handia direla-eta, laster iritsi zen maila gorenera. Egun, gailurrean jarraitzen du; lan eta lan ibiltzen da, etengabe, adierazpen bide berrien bila, argi garaikideari eta Greziako musika herrikoiari ospea eta balioa eman nahian. Greziako konpositore handienekin lan egin izan du, bost kontinenteetako musika-antzoki onenetan agertu da, eta maila goreneko hainbat sari jaso ditu.
30 disko baino gehiago grabatzeaz gain, beste zenbait artistaren diskoetan ere parte hartu du, direla famatuak, direla gazte hasiberriak, eta beti adi egon zaie ireki izan diren musikaren bide berriei.
Greziatik Australiara, Errusiatik Afrikara, Amerikatik Japoniara, Haris Alexiouk Greziako kantuen sentimendua zabaldu egiten du. Harisen iritziz, poeten eta konpositoreen bitartez, Greziako kantuek erakatsi diote bere herriko historia eta kultura... Garbi azaltzen du hori bere Manos Loízos egileari eskaini dion bere azken lanean, eta baita zuzenean ere!. |