
|
MARIZA JOSÉ MERCEREKIN BATERA
2005.eko Azaroak 9
Joan den azaroaren 14ean Marizaren "Transparente" dsikoaren edizio berria plazaratu zen. Bertan Marizak gaztelaniaz grabatu dituen bi pieza berri sartu dituzte. Gainera, bietako batean, “Hay una música del pueblo” delakoan, José Mercék ere esku hartzen du, abestiari aire flamenkoa emanez. Berez, lehen aldia da fadoa eta flamenkoa horrela uztartzen dena. Abestiaren hitzak, jatorriz Fernando Pessoarenak, munduko musikan aditu den Carlos Galileak itzuli du. Bigarren abesti berria, berriz, "Meu Fado Meu" piezan oinarritutako “Mi Fado Mío” izenekoa da. Bestalde, berralgitalpen honetan “Há una musica do povo” eta “Meu fado meu” abestien jatorrizko bertsioak era entzungai dira.
Grabaketa Musigrama estudioan burutu zuten, flamenkoaren sustapenaren alde hainbeste nabarmendu den Paco Ortega ekoizle eta konpositorearen zuzendaritzapean. |