
|
MARIZA, UNICEF-eko ENBAXADORE
2005.eko Urriak 24
Joan den urriaren 21ean, UNICEF erakundeko Portugaldar Batzordeak MARIZA fadista Nazio-Embaxadore izendatu duela adierazi zuen, Nazio Batuen Erakundearen HItzarmenak adostutako printzipioen arabera artistak UNICEFen programa ezberdinak sustatu ahal izateko emandako laguntza eta babesa eskertzeko asmoz.
Urrian Estatuko zenbait hiritan kontzertuak eskaintzen ari den MARIZAk, "Transparente" bere azken diskoaren edizio berri bat plazaratuko du azaroan. Bertan José Mercé-ren partaidetza harrigarria, orain arte argitaragabea, entzun ahal izango da. |