20.000 LISBOATAR MARIZAREKIN AMETSETAN
2005ko Irailak 8
“Nire ametsetako bat egin bilakatu da”, zioen MARIZAk joan den irailaren 6ean Lisboan eskaini zuen kontzertu bereziaren ondoren. Belémgo dorrearen alboan izan zen JAQUES MORELEMBAUN musikari eta ekoizle famatuaren zuzendaritzapean jo zuen Sinfonieta de Lisboa orkestrarekin batera.
20.000 pertsonatik gora bildu ziren bertan, "Transparente" artistaren lan berriaren Lisboako zuzeneko aurkezpena izan zen horretan, orkestrarako bereziki egokitutako beste aurreko bi diskoen kantuak ere eskaini zituelarik. Grabatu ere egin zuten, gerora plazaratzeko asmotan. Ezta euriak ere etzuen jendea gogogabetu; trukean, entzulego fidelak emanaldi zoragarriaz liluratuta eta pozarren gozatu zuen bi orduz. Bere aldetik, JAQUES MORELEMBAUMek itzuliko zela agindu zuen eta han elkartu zen jendetzaren harrera beroa bihotzez eskertu zuen.
Eta "Transparente"k ezustekoak emango dizkigu oraindik ere: batetik, EMIk diskoa berrargitaratu egingo du Estatuan JOSÉ MERCÉ abeslari bikainaren partaidetza gehituta. Bestetik, Marizak zuzeneko emanaldiak eskaintzen jo eta su jarraitzen du, eta Estatu Batuetan aritu eta gero (New Yorkeko Carnegie Hall, Washingtoneko Lisner Auditorium edo Los Angeleseko UCLA Royce Hall eszenatokietan, besteak beste) berriro hurbilduko zaigu azaroan, Burgos, Guadalajara, Girona eta Santiago de Compostelan kontzertuak eskainiz.
Web ofiziala: www.mariza.com
Biografía: “Transparente” (Gardena) diskoaren arrakastaren
sigue...