BERRIAKLURA



 Web ofiziala
www.luracriola.com

 Biografia
Herrialdeak Cabo Verde du izena, eta berak LURA. jarraitzen du...


LURA, SYNTORAMAKO ARTISTA BERRIA
2005.eko Ekainak 30

Lura, Cabo Verdeko musikaren ezusteko berria, Syntoramako artista izango da hemendik aurrera. Lura, seguru Cesaria Evoraren oinordeko izango dena, dantzaria zen Jukak, Lisboako afrikar musikaren izarrak, bere diskoan esku hartzeko eskaera egin zionean. "Nik 17 urte nituen orduan, eta koruak egin behar nituen, baina berak duo bat egitea eskatu zidan. Nik ez duen sekula abestean pentsatu, baina berak behin eta berriz galdegin zidan", dio. Eta Lurak bere ahotsaren indarra, bere tinbre sakona eta bere inflexio sentsualak azaleratu zituen. Urte batzu beranduago nazioarteko arrakasta lortzen ari da Di Korpu Ku Alma (Del cuerpo y del alma) bere hirugarren diskoarekin. Bertan Vazulina sona handiko abestia agertzen da, afrikar neskek ilea leuntzeko gomina gehiegi erabiltzen dutela salatzen duena: Cabo Verdetarren identitatearen aldarrikapen garbia.

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia