
|
RODRIGO LEAO, PRIMERAN
2005.eko Urtarrilak 25
"Cinema", Rodrigo Leaoren disko berriak, musikari honek sortutako seigarren lanak, arrakasta lortu behar zuen, halabeharrez. Salgai jarri orduko Portugalgo disko salduenen zerrenden gailurrera igo eta gero, disko hau -"gure bizitzen soinu-banda"- mundua bereganatzen hasia da honezkero: Emmanuel Legrand, Billboard aldizkariko editore orokorrak, "Cinema" 2004. urteko disko onenen artean 2. tokian ipini zuen; eta orain Muzikalia aldizkariak ihaz plazaratu ziren diskoen artean onenetakoa dela azaldu du. Bageunden, ba! Adi Estatu mailan eskainiko dituen kontzertuei buruzko argibideari. |