
|
MADREDEUSEN OMENALDIA LISBOARI
2005.eko Otsailak 16
Madredeus taldearen disko berria "Faluas do Tejo" izenburupuean argitaratu da 2005eko otsailaren 14ean. Lan honen bitartez, portugaldar talde dotoreak, bere bidaia musikal zoragarriaren abiapuntu den Lisboa hiriari omenaldia egin nahi dio. Disko hau "Um Amor Infinito" izeneko lanaren ondotik dator, iaz plazaratu zena, taldea mundu osoan barrena hain gozoki hartu duen entzulego ezezagunari eskainia. Madredeusek den-dena emango du zuzenean, berriz ere, datozen udaberri eta uda partean burutuko diruen biretan. Eta abestiak ezberdinak izango dira berriz ere, Teresak abesterakoan gogora ekarriko dizkigun sentimenduak bezain ezberdinak... |