TCHEKA 

 Web ofiziala
www.madminutemusic.com

 Entzun
Entzun demoa

Programatzaileentzat informazioa

 Biografia
Manuel Lopes Andrade, Tcheka, Santiagon, Cabo Verdeko irlarik afrikarrenean, Santa Calatina distritoko Ribeira Barca portuan, jaio zen, 1973ko uztailaren 20ean. Oso gazte hasi zen musika jotzen, Nho Raul Andrade aitarekin batera, dantzaldi eta festetan ospetsua zen biolinista. Tcheka esku honetan zegoen. Huts egiten zuen bakoitzean zartako bat jasotzen zuen, baina ikasle bizkorra zen, eta laster azaldu zuen bere jotzeko era berezia.

Baina mutikoak bestelako anbizioa zuen. 15 urte zituela, bere estiloa garatzen hasi zen, batuka, Santiagoko perkusio-instrumenturik ezagunena eta garai batean emakumeek bakarrik jotzen zuena, oinarri hartuta. Idatzi zuen aurreneko kantuetako batean, Man’ba des bes kumida dâ, urratu nahi zuen bidearen berri ematen zuen: bere lurraldeko musika handik kanpora erakargarri bihurtzea, edozeinek edonon maitatuko zuen doinu bilakatzea.

Horrela ekin zion batukaren berritze lanari, 70ko hamarkadan Catchas egileak Funana, Santiagoko beste doinu nagusia, berritu zuen bezalaxe. Irakurketa berri bat, beti ere oinarri tradizionalak errespetatuz. Eta hori izan zen hain zuzen Tchekaren bakarkako lehen diskoaren mezua –hainbat bilduma lanetan parte hartu ondoren-, "Argui" izenekoa("zutitu zaitez" kreoleraz). 2002. urtea zen, eta orduan hasi zen gitarrajole harrigarri eta arimaz betetako kantautore honen sona handitzen.

2005an Radio France International "Découverte Musiques du Monde" Sariketan parte hartu zuen, Dakarren (Senegal), egungo afrikar musikari handiekin batera. Eta bertan, lehen saria eskuratzeaz gain, nazioarteko ospea eta onarpena lortu zituen.

Segidan "Nu Monda"(2005) diskoa etorri zen, azkenik World Music arloko estratosferara bidali zuena: Tcheka denon ahotan zegoen, Cabo Verdeko musika-abangoardiaren ezbairik gabeko buru gisa.

Bere disko kaleratu berrian, "Lonji" (2007), bidaia ere intersgarriago bilakatzen da. Ekoizpen lanetan Lenine, rock akustiko alorreko brasildar izarra lagun duela, afrikar eta kreol hari akustiko eta errimoei eusten die Tchekak, aldi berean sentikortasun bitxia eransten duren elemento elektroniko eta ambient gehituz. Perkusioak ere presentzia handia du, kasu honetan caboverdiar, afrobrasildar eta Arfrikako Mendebaldeko perkusioen topaketa, tarteka goxo eta jostagarriak, eta zalapartatsu eta indartsuak bestetan. Eta gazua guztien gainetik, Tchekaren ahotsaren lirismo bizia, gozamen, leuntasun eta sentikortasun hutsa.

Tcheka, berak asmatutako artearen maisu da. Prentsak kontrakoa esan duen arren, berak ez du ez moderno ezta tradizionalista izan nahi. Eta bere musika ez da ez katalatzen ezta konparatzen erraza ere. Tchekaren musika Karibeko, Kubako eta Afrikako pop eta tradizioa elkartzen diren bidegurutzea da, folk, jazz, blues, rock, literatura, antropología eta zinemagintzarekin nahastuta. Globalizazioaren aroan kreola izatearen esanahi berri bat, beharbada: arte hibridoa, esklabotasun, kolonialismo eta independentzian oinarri duena, baina aldi berean gaurko munduan murgilduta dagoena, egungo bidaiatzeko gaitasuna, ezagutza, artea, kapitalismoa eta teknologia eta irudimena bereizi ezinaren eragin zuzena duena.

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia