|
Susheela Raman Londreses 1973ko uztailaren 20ean jaio zen, Hego Indiatik joandako tamildar etorkinen familia batean. Susheelak lau urte zituelarik Austaliara joan ziren. Han hasi zen bere amarengandik Indiako herri—musitaren oinarriak ikasten. Nerabezaroan Syndeneyko klubetan funk, blues edota jazz musika abesteari ekin zion. Urte batzuk beranduago, ordea, bere musika-kulturaren jatorrira itzultzea erabaki zuen, bai eta Indiara bidaiatzea, bertako musika eta sustraietan sakontzeko asmoz. Bere burua prest ikusi zuenean, 1997. urtean, Londresera joan zen berriz. Laster, bere musika berezia, indiar osagarri etnikoz josia, sekulako arrakasta lortu zuen. Eta 2001. urtean "Salt Rain" lehen diskoa plazaratu zuen: 200.000 ale saldu zituen. Bigarren disko xumeago baten ondoren ("Amor Trap"), 2005ean "Music For Crocodiles" diskoa kaleratu zuen, herri-musika soul funk estiloarekin nahastuz. Lan honek berehalaxe konfirmatu zuen Susheelaren talento harrigarria, eta berezko musika-unibertsoa sortzeko gaitasuna. 2007an hirugarren diskoa dator ("33 1/3"): Susheelak Hendrix, Nirvana, Dylan, eta beste klasiko askoren irakusketa pertsonala. Berezko espazioa, bertan murgiltzeko gogo izugarria pizten duena. Aldi berran, 2007 urtean zehar, Susheela Raman herri-musika arloan ikertzen eta ikasten jarraitu du, besteak beste Kovai Kamla bahktiar abeslariarekin. |