RODRIGO LEAO 

 Web ofiziala
www.rodrigoleao.pt

 Entzun
Entzun demoa

 Berrien titularrak
RODRIGO LEAO CADIZEN
RODRIGO LEAO... eta EMAKUMEAK IZARAPEAN
RODRIGO LEAO & LUDOVICO EINAUDI - BIRA BERRIA
RODRIGO LEAO, PRIMERAN
 
Programatzaileentzat informazioa

 Biografia
Portugalen Rodrigo Leaoren bezalako kasu gutxi daude: hain talentu handiko konpositorea, hain ikuspen artistiko zabala duen artista. Dudarik gabe, maisu deitzea merezi du.

Leão bere karreraren puntu gorenean dago. 80ko hamarkadan hasi zen Madredeus eta Sétima Legião bezalako proiektu musikalerako sortzaile gisa, baina haratago joan nahi zuen berak eta bakarkako proiei ekitea ete bere kabuz ibiltzea erabaki zuen. Eta asmatu ere asmatu zuen: arrakasta handiko sei album ondoren, - Ave Mundi Luminar, Misterium, Theatrum, Alma Mater, Pasión eta Cinema – “O Mundo” izan da bere azkeneko argitarapena, kritikei eta jasotako sariei erreparatuz gero, arrakasta itzela izan duen lana.

Musika paragabearen eta erabat jatorrizkoaren sortzaile den Rodrigo Leaok, bera gehien hunkitzen duten piezak aukeratu ditu "O Mundo" honetarako, bai eta honezkero Portugalgo oroimen kolektiboan kokatuta dauden zenbait abesti ere. Bere herrialdea harro sentiarazten dituen doinuak dira, aldi berean Portugal XXI. mendeko musikaren mapamundian dagokion tokian ipintzen dutenak.

Bere musikari buruz "gure bizitzaren soinu-banda" dela esan dute honezkero. Izan ere, askotariko istorioak har ditzake bere baitan. Leão beraren hitzetan, "soilik itsas-ertzean bizi garenok dugun malenkonia dario musika honi, berez sortzen den sentimentua. Musika intimista da, neronek besteekin, nire lagunekin, nire munduarekin dudan harremanetan oinarritzen delako. Abstraktua da, naturala"

Eta egia da, bere musika garaikidea oso zinematografikoa da, inspirazio iturri duen hori salatzen du: Visconti, Fellini, Lynch edo Almodóvar egileen filmeen eszenak. Tarteka, Yann Tiersenek Amélie filmerako sortu zuen musikarekin zerikusi handia duten doinuak eskaintzen dizkigu. Bestetan, Paristik datozen ohiartzunak, tango dotoreak... doinu-paisaia iradokitzaile eta xarmangarriak.

2007. urtean nazioarte mailan eskaintzen ari den ikuskizun berrian, Rodrigo Leao musikari handiz lagunduta agertzen da; harekin batera dira Ana Vieira (ahotsa), Maxim Doujak (biolontxeloa), Viviena Toupikova (biolina), Celina Piedade (akordeoia), Joao Portela (gitarra), Luis San Paio (bateria) y Luis Aires (baxu akustikoa). Eta egitasmo eszeniko berri honetan beste lankide garrantzitsu bat ere badu, musika garaikideko beste izen handi bat: LUDOVICO EINAUDI, italiar sortzaile eta pianojole ospetsua, mota guztietako generoen esploratzaile eta jotzaile harrigarria. Paregabeko topaketa.

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia