NOA 

 Hurrengo kontzertuak

Ostirala, Urriak 3
Ciudad de Leon Auditorioa, Leon - 21:00
Astehelena, Urriak 6
Circo Antzokia, Cartagena (Murcia) - 21:00

2008.eko bira guztia ikusi

 Web ofiziala
www.noasmusic.com

 Entzun
Entzun demoa

 Berrien titularrak
NOAren "GENES & JEANS" bira hasi da
GENES & JEANS I TUNES zerbitzuko salduenen artean
NOAk "GENES & JEANS" aurkezten digu
MUNDUA TOLOSAN / 2008ko udaberria
NOA TVE BI SAIO BEREZITAN
NOAK CASA SEFARAD-ISRAELENTZAT ABESTUKO DU
 
Programatzaileentzat informazioa

 Biografia
NOA
Genes & Jeans

Achinoam Nini, NOA, israeldar artista ospetsuena da. Tel-Aviv en jaioa 1969. urtean, New Yorken bizi izan zen bi urtetatik 17 urte arte. Rimon Schoolen musika ikasi zuen, eta bertan Gil Dor bere lankidea ezagutu zuen. Elkarrekin izugarrizko arrakasta izan duten disko mordoa idatzi eta egin dute Israelen. Nazioarte mailan, aldiz, lau disko burutu dituzte: "Noa", "Calling", "Blue Touches Blue" eta "Now”.

Musika-eragin handiena 60. hamarkadako abeslariengandik datorkio NOAri, Paul Simon, Joni Mitchell edo Leonard Cohen kantariengandik, esaterako. NOAren musikarekiko eta lirikarekiko sentsibilitatea bere sustrai yemeniarrarekin lotzen baditugu alde batetik, eta Gil Dor musikariak jazzean, musika klasikoan eta rock munduan dituen aurrekariak bestetik, soinu paregabea sortu dute.

Noak kritikaren arrakasta handia jaso duten milaka kontzertu egin ditu munduan zehar. Besteak beste, Carnegie Hall, New Yorkeko Avery Fisher Hall, Pariseko Olimpia, San Franziskoko Zellerbach Auditórium, Chicagoko Festival Ravinia, Espainiako WOMAD, Holandako North Sea Jazz Jaialdia eta Estokolmoko Water Festival.

Pakearen aldeko elkarrizketaren defendatzaile sutsua da. Hala baieztatzen du hainbat ekitaldietan parte hartu duenean, beti erlijio eta kultura desberdinengana hurbilduz. Izan ere, lehendabiziko artista israeldarra izan da, Marokora ofizialki gonbidatua izan dena. Gainera, Vatikanoan behin baino gehiagotan abestu du, eta askotan ikusi dugu Palestinako edota beste herrialde arabiarretako musikariekin kolaborazioak egiten, Aljeriako Khaled musikariarekin esaterako.

Pakea defendatzen duten artisten ondoan jarri da beti eta, horregatik, „Crystal Award“ saria jaso zuen Davosen (Suitzan) ospatutako „World Economic Forum“-ean. Suizan bertan, artista palestinar ezberdinekin batera eman ditu kontzertuak, eta Ekialde Hurbilean pakearekin lotutako bilkura askotan parte hartu du ere. Aldi berean, Osloko bake akordioaren urteurrenean, Bill Clinton, Ehud Barak eta Yasser Arafatek parte hartzen zuten ospakizunean abestu zuen. Eta 1995ko azaroan, 50.000 pertsonen aurrean abestu zuen, Yitchak Rabin hil baino minutu batzuk lehenago...




Noa eta Gilek Israelgo Orkestra Filarmonikoarekin batera jo dute sarri, izen handien zuzendaritzapean, Zubin Mehta haien artean. Sting bezalako artistekin egin ditu birak, Stevie Wonderrekin abestu du eta nazioarte mailako beste musikari askorekin ere aritu da eszenatoki konpartituz.

2001ean bere lehenengo semea jaio zen, Ayehli. Urte horretan bertan Gil Dor eta Yohad Nevorekin batera bere laugarren lana burutu zuen, NOW (Universal Music). 2003an NOA GOLD bilduma argitaratu zen. 2004ko abuztuaren 12an Noa ama izan zen bigarrengoz: Enéa izeneko neska bat jaio zen orduan.

2003ko ekaina eta 2004ko maiatzaren artean, Noa, Gil eta Zohar Frescok (Israelgo perkusionista aparta eta Noa eta Gilen laguna aspalditik), Solis String Quartet laukotearekin batera eszenatoki askotan jo zuten. Napolitar talde bikain honekin batera, Noak bere erregistro handiak kanpora atera eta Europa osoko ikusleak liluratu zituen, sarrerak agortu zituela.

2007an, NOAk “Noa sings Jazz” aurkeztu zuen zuzenean, jazzeko standard ezagunez osatuta, kanta horien eta bere autoreen omenaldi moduan.

Eta azkenik, 2008an sorpresarik handiena jasoko dugu: NOAren nazioarteko disko berria, GENES & JEANS, martxoaren 11ean argitaratuko dena. Sustraiak eta bakeroak: tradizioa eta modernitatea, iragana eta orainaldia, Noaren bizitza eta esperientziak errepertorio sugerenteenera eta liluragarrira pasatuta.

Disko berriarekin batera GENES AND JEANS lehenengo bira dator, eta guk inork baino lehenago gozatzeko aukera izango dugu, MUNDU MAILAKO LEHENDABIZIKO BIRA estatu mailan egingo duelako APIRILEAN, hilaren 11ean MUNDUA TOLOSAN zikloaren baitan eskainiko duena barne, noski.

GENES AND JEANS lanean NOAren yemeniar jatorriaren eragin etniko zein kulturala antzemango dugu, bai eta Estatu Batuetan bizi izan zenekoa, edota bere egungo bizitza Israelen. NOAk bere bizipen artistiko eta pertsonalak jaso ditu lan honetan, historian bere tokia izango duen lanean. Jatorrizko konposizio garaikide hauen bitartez bere historia josi nahi izan du NOAk. Goza dezagun zuzenean entzuteko parada pribilegiatua.








NOA

Genes & Jeans TALDEA

NOA – ahotsa, perkusioak
GIL DOR – gitarrak, zuzendaritza musikala
GADI SERI – perkusioa
JEAN PAUL ZIMBRIS – bateria
ANAT FIRESTONE – baxua
GIL ZOHAR – sintetizadoreak

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia