MIKEL LABOA 

Programatzaileentzat informazioa

 Biografia
(Donostia-Gipuzkoa, 1934)
Lanbidez mediku eta psikiatra, euskal kanta modernoaren kantaririk errespetatu eta estimatuenetakoa da gaur egun, belaunaldi gazteengan eragin handiena izan duena, Benito Lertxundirekin batera. Mikel Laboaren lana, tradizioaren, poesiaren eta esperimentalismoaren arteko nahasketa biribil bezala defini daiteke. Ez Dok Amairu kultur talde mitikoaren sortzaileetariko bat izan zen. Kantagintzari 35 urte baino gehiago eskaini ondoren, sormen prozesu ororekiko jakinmin itzelari eusten dio, eta batez ere gazteen sorkuntzan dago interesatuta.

Hainbat urtetan ez du disko berririk kaleratu. Baina azkenik, 2005. urtearen amaieran "Xoriek 17" plazaratu zen. Xarma eta harridura azken unera arte gordetzen dituen komunikatzaile mitikoa dugu Laboa; distira, transgresioa, identitatea eta modernitate herrikoi hurbila darizkio bere lan orori eta, oraingoan ere, kantu berriak biltzen dituen disko honetan, intuizio berdina topatzen dugu: alde batetik, txorien mundu oniriko, metaforikoa, eta, bestaldetik, bere oinarri zein inspirazio iturri izan diren hainbat autoreri eskainitako omenaldiak (Joyce, Billie Holliday, Brecht, Brel…).

Informazio korporatiboa - Lege Oharra

Telefonoa: 943 314800 / Faxa: 943 215788
SYNTORAMA
Portuetxe kalea 53-A, 1 solairua 104-bulegoa
20018 Donostia